Kontxako hondartza
Urumea ibaiak itsasoarekin bat egiten duen tokiaren mendebaldean dago, Kontxako badian. Urgull mendiak bereizten du ibaitik. Batez beste, 1.350 m luze da, 40 m zabal eta 54.000 m2-ko eremua hartzen du.
Hareazko substratua du eta sakontasun gutxikoa da. Itsasgorek maiz hartzen dute jendeak erabili ohi duen eremuaren zati handi bat. Hiriaren erdi-erdian dago kokatuta eta, horregatik, jende askok eta askok erabiltzen du. Ez dago arazorik hondartzara oinez joateko, ezta garraiobide publikoak erabilita ere, eta lurpeko aparkalekuak ere badira inguruan.


Zerbitzuen xehetasunak
- Kanpoko dutxak
- Ura edateko iturriak
- Oinak garbitzeko iturriak
- Aldagela kolektiboak
- Inguruko komun publikoak: Vinuesa eta Cervantes plaza
- Bainatzeko gunea segurtasun-balizekin mugatuta
- Megafonia
- Informazio-puntuak
Aldagela kolektiboak
Ordutegia
- Ekaina-iraila: 09:00-20:00.
- Uztaila-abuztua: 09:00-20:30.
- Apirila-maiatza-urria: 10:00-18:00.
- Urteko gainerako hilabeteak: 10:00-17:00.
Tarifak:
- Dutxak: 1,60 €
- Armairua eta dutxa: 2,50 €
- Eskumuturrekoaren fidantza: 6,50 €
- Toalla: 1,00 €
- 10 erabilerako bonua: 15 €
- 20 erabilerako bonua: 28 €
- Uda-sasoiko bonua: 75,00 €
Eguzkitakoak
Eguzkitakoen zerbitzua ekainaren 15etik irailaren 15era bitarte.
- Aulkia: 1,00 €
- Aulkia su artifizialetan: 1,10 €
- Toldoa, egun osoa: 13,10 €
Salbamendua eta sorospena
Salbamenduko eta sorospeneko zerbitzua ekainaren 01etik irailaren 30era bitarte.
Lagundutako bainua
Mugikortasun urriko pertsonentzat, lagundutako bainu-zerbitzua ekainaren 15etik irailaren 15era bitarte izango da, 11:00etatik 19:30ak arte.
Hitzordua hartzeko telefono-zenbaki honetara deitu behar da: 662 387 008.
Inguruko aparkalekuak
- Bulebarra: 385
- Okendo: 767
- Kontxa: 624
- Artzain Ona: 378
- San Martin: 300






