Aste Nagusia 2026
Trafiko mozketak eta garraio zerbitzu bereziak
Aste Nagusia dela eta, trafikoko neurri bereziak hartuko dira, batez ere hiriaren Erdialdean eragina izango dutenak. Abuztuaren 8tik 15era Boulevarda itxita egongo da ibilgailuentzat 18:00etatik aurrera. Alabaina, abuztuaren 8an, larunbatean, 17:00etan itxiko da manifestazioagatik eta abuztuaren 11n aldiz, 15:00etan itxiko da "Bizikleta festa" dela eta.
Su artifizalak
Su artifizialen ikuskizuna dela eta, gauero Erdialdea itxiko da 21:00etatik 00:00ak arte gutxi gorabehera, horregatik herritarrei gomendatzen zaie ahal den neurrian saihestu dezatela hiriko erdigunera auto pribatuan joatea jai ekitaldiz betetako aste honetan. hiriko garraio publikoaren zerbitzua indartuko da zerbitzu bereziekin. Suek dirauen bitartean eta zezensuzkoa amaitu arte, Kontxako pasealekuko bidegorria moztuta egongo da.
Pasealeku Berria
Pasealeku Berria itxita dago ibilgailuentzat eta bizikletentzat Gipuzkoako Argazki Elkartetik, abuztuaren 2tik 20ra, barraken gunea bertan dagoelako. .
Antigua: Matia kalea
Abuztuaren 9an Mikeleteen eta Txalupagilene plazaren artean itxita egongo da Matia kalea 08:30etik 15:00etara haurrentzako jaietako ekintzengatik eta 15:00etatik 21:00etara Mikeleteak eta Sukia artean.
Sagues
Sagueseko kontzertuen gunea dela eta, trafikoa etengo da, egoiliarrentzat eta baimendutako ibilgailuentzat izan ezik.
TAO portuan
«Donostia Portua» aparkaleku txartelarekin identifikatutakoei («2026ko portuko sarbidea» ereduaren arabera), eremu arautuan aparkatzeko baimena izango dute abuztuaren 4tik 19ra bitartean, biak barne.
DBUSen autobus zerbitzu bereziak
Dbusek egunero indartuko ditu autobus zerbitzuak. Su artifizialetan geltokiak aldatu egingo dira eta bukatzean zerbitzu bereziak egongo dira auzoetara 00:50ak arte eta gaueko Gautxoriak 01:00etatik aurrera hasiko dira Boulevardetik.
Abuztuaren 14an, ostiralean, Ama Birjinaren Bezperan, 00:50ak arte auzoetara doazen autobus zerbitzuak gehituko dira. Ondoren gau guztian zehar gautxoriak egongo dira, goizeko lehengo zerbitzuak hasi arte.
Anezka zerbitzua Illunbe-Erdialdea
Illunbeko zezenketak direla eta, abuztuaren 12, 13, 14 eta 15ean ez da anezka zerbitzurik egongo Illunbe eta Erdialdearen artean. Hala nola, abuztuaren 13an, 14an eta 15ean, zezenketak ikusteko, Ilunbera iristen diren autobus zerbitzuak egongo dira. Informazio gehiago: www.dbus.eus
Euskotrenek, Renfek eta Lurraldebusek ere zerbitzu bereziak eskainiko dituzte. Ordutegiak web orrietan kontsultatu.
Taxiak eta aparkalekuak
Trafikoa itxita dagoen bitartean, ez da taxi zerbitzurik egongo Boulevardeko geltokian, eta Boulevardeko aparkalekura sartzeko eta bertatik irteteko Bretxatik egin beharko da.
Alderdiederreko aparkalekurako sarbidea 22:00etatik 01:30era egongo da mugatuta, eta ezinezkoa izango da 22:00etatik 00:00etara ateratzea.
Puntu morea
Abuztuaren 8tik 15era, Udalak eraso sexisten aurkako informazio eta arreta gunea jarriko du Boulevardeko kioskoan (udaletxearen aurrean), honako ordutegian: 11:00-15:00 eta 20:00-04:00. Informazio gehiago: www.ezezetzda.eus
Igogailu eta eskaileren ordutegiak
Abuztuaren 8tik 15era, igogailu eta eskailera publikoen ordutegia 07:00etatik 01:00etara izango da (23:00ak arte izan beharrean). Behin jaiak amaituta, ohiko ordutegira itzuliko da.
Egitaraua: Aste Nagusia 2026 PDF >
Informazio gehiago: astenagusia.donostiakultura.eus
2026/08/04 argitaratua