Urrezko Danborra aukeratzea

Pertsona fisiko edo juridikoak sariztatzea du helburutzat Urrezko Danborra sariak, eguneroko lana, lanbide ibilbidea, lanbidean lortutako edo beste zeinahi zio dela-eta, izangaiek Donostiak kanpoan irudi ona eta erakargarria izatea sendotzen modu eraginkor eta nabarmenean lagundu badute, dela Donostiak turismoan duen ahalmena handituta, dela hiria aditzera ematen bideratuta eta abar.
Hilondoko sari gisa ere eman daiteke, egoerak hala aholkatzen duenean.

Prozedurak bi fase ditu:
  • Izangaiak proposatzea
  • Herritarrek sariduna aukeratzea: fase hau aktibatuko litzateke Bozeramaileen Batzordean Urrezko Danborra zuzenean gehiengoa lortuko ez balitz, eta Urrezko Danborraren aukeraketa herritarrek egingo lukete boto bidez.

Norentzat

Proposamenak egiteko
Donostian erroldaturiko edozein pertsona fisikok eta egoitza Donostian duen edozein pertsona juridikok (elkarte, udal talde politiko, enpresa)
Bozkatzeko
Donostian erroldaturiko 16 urtetik gorako edozein pertsonak.

Noiz eskatu

2024/10/27 - 2024/11/10

Tramitea epez kanpo dago.

Beharrezko agiriak

Donostian erroldatutako pertsona fisikoak, adin-mugarik gabe. (Adina eta NAN erroldarekin egiaztatuko dira).
  • Kirol-elkarteak, -fundazioak eta -klubak Udal Erakundeen Erregistroaren edo Eusko Jaurlaritzaren Erregistroare egiaztatuko dira.
  • Enpresak: helbidea Donostian dutela ziurtatzen duen agiria aurkeztu beharko dute.
  • Udalbatzako talde politikoak.

Izangaiaren ibilbide pertsonal eta profesionalaren laburpen bat erantsita aurkeztu behar dituzte proposamenak. Era berean, behar bezala arrazoituko da proposatzen den izangaiaren egokitasuna Donostiaren kanpo alderako irudi ona eta erakargarria sendotzeko egindako ekarpenari dagokionez, ekarpena egiteko modua potentzial turistikoa areagotzea edo hiria ezagutzera ematea edo hiriaren kanpo proiekzioa indartzea edo beste toki, erakunde eta pertsona batzuekiko ezagutza eta laguntasun harremanak estutzea izanik ere, eta, horretarako, ahal den informazio guztia gehituko da.

Ez dira onartuko hautagaitza oinarritzeko argudiorik ez duten proposamenak.

Egoitza Donostian dutela ziurtagiriz frogatu behar dute talde politiko eta enpresek.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 2 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio

Prozeduraren urratsak

  1. Proposamenak aurkeztea
  2. Proposamenak aztertzea eta argitaratzea
  3. Bozeramaileen Batzordeak 3 hautagaitza aukeratzea
  4. Izangaiei jakinaraztea
      Hautagai batek Bozeramaileen Batzordearen gehiengo berezia lortuko balu, hau da udalbatzaren ordezkaritza ponderatuaren bi herenak, Urrezko Danborra zuzenean eman ahal izango dute. Gehiengo hori lortuko el balitz, hautatutakoei saria onartu nahi duten galdetuko zaie eta Urrezko Danborraren aukeraketa herritarrek egingo lukete boto bidez.
  5. Herritarrek hautatzea
  6. Emaitzak argitaratzea
  7. Udalbatzak berrestea
  8. Saria jendaurreko ekitaldian ematea

Izapideen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritza Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

Proposamen bakarra onartu du Udalak proposatzaileko, eta boto bakarra pertsonako.
Urrezko Danbor bakarra emango du Udalak urtean. Eman gabe utz dezake saria. Alkateak emango dizkie ikurrak eta sari egiaztagiriak interesdunei, omentzeko ekitaldi publiko batean, Donostiako zaindariaren jaietan.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udaletxeak herritarrei emandako domin eta kondekorazioak eman edo ezeztatzeko beharrezkoak diren jarduketekin lotutako informazio pertsonalaren kudeaketa.

Gordetzeko epeak

Kontserbazio iraunkorra Udaletxearen erregistro-liburuak modu iraunkorrean kontserbatzeko irizpide nagusiari erreparatuz.

Legitimazioa

Interes publikoaren izenean burututako jarduerak DBEOren 6.1.e) artikulua: - 7/1985 Legea, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena - Apirilaren 7ko, 2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa - Donostiako Udalaren Ohore eta Goraipamenen Araudia

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epez kanpo