Hirian festak eta jai ekitaldiak egiteko baimena

Donostian honako jai eta jai-ekitaldi hauek antolatzeko baimena eskatzea:
  • Haur danborrada
  • Iñauteriak (ikastetxeetako irteerak)
  • Kaldereroak (ikastetxeetako eta auzoetako irteerak)
  • Inudeak eta Artzainak (ikastetxeetako eta auzoetako irteerak)
  • San Juan suak auzoetan
  • Santo Tomas auzoetan
  • Olentzero eta Mari Domingi (ikastetxeetako eta auzoetako irteerak)
  • Auzoetako jaiak
  • Beste batzuk

Parte hartzeko informazioa:
  • Haur danborrada urtarrilaren 20an
  • Helduen danborrada
  • Iñauteriak (konpartsa eta karrozen lehiaketa)
  • Estropadak
  • Santo Tomas

Ikusi donostiakultura.eus/Festak

Norentzat

Pertsona juridikoak

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Festak ospatu baino 45 egun lehenago:

KASU GUZTIETAN

Formularioa bete eta erantsi:
  • Programaren aurrerapena / zirriborroa
  • Egingo den jarduerari dagokion dossierra
  • Okupatu beharreko espazio publikoaren eskala-planoa
  • Bide publikoan eginiko jarduerak estaltzen dituen eerantzukizun zibileko Aseguruaren kontratazioa egiaztatzeko agiri eredu normalizatua. (Dokumentazio atalean ikusi eredu normalizatua).

AUZOKO FESTETAN, gainera


Festak ospatu baino 10 egun lehenago:
Oharra: izapide honetan zehaztutako formulario espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 200 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 45 egun

Legezko epea: 6 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Espedientearen konplexutasunaren arabera, ebazteko epea aldatu egin daiteke.

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Dokumentazio akatsak zuzentzea, hala badagokio
  3. Txosten teknikoak
  4. Baimena emateari edo ukatzeari buruzko ebazpena
  5. Fidantza ordaintzea, hala badagokio: zenbatekoa jakinaraziko da, eta ordaindu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da
  6. Interesdunari, Udaltzaingoari eta Likidazio Bulegoari baimenaren berri ematea, tasaren ordainketa bidaltzeko (geroko ordainketa egitea badagokio)
  7. Tasa likidatzea, hala badagokio
  8. Fidantza itzultzeko eskaera egitea, hala badagokio.

Izapideen arduraduna

Erakundea: DONOSTIA KULTURA EEP

Araudia

Bestelako informazioa

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Espazio publikoa eta bide publikoa erabiltzeko edo okupatzeko baimen-eskaerei buruzko informazio pertsonala kudeatzea.

Gordetzeko epeak

Bulegoko artxibotik erabateko ezabatzea 5 urte, baimena amaitzen denetik.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, Interes publikoa edo esleitutako botere publikoen egikaritza: - 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena -Apirilaren 7ko 2/2016ko Legearen, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.32) artikulua, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa. - 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena. - 6/2015 Legegintza Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena. - 2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadi Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.4) artikulua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Donostiako Festak:
Konstituzio plaza 1, 1. solairua.
Telefonoa
943 481 168
Email
donostiakofestak@donostia.eus