Elikagai baten egoera txarra salatzea

Elikagaien ikerketa, hiritarrek udalaren egoitzaren batera eramandakoena, egoera txarrean daudelakoan eta, horrenbestez, kutsadura iturri izan daitezkeelakoan (izan fisikoa, kimikoa edo mikrobiologikoa).

Norentzat

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

  • Elikagaia edo hura egoera txarrean zegoela erakusten duten probak.
  • Erosketaren ordainagiria edo tiketa.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Hilabete bat

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aldagarria

Elikagaia Donostian erosi arren, jatorriz ez bada Donostiako udalerrian egindakoa, jatorrizko lekuko eskudun erakundeen araberakoa izango da epea.
Teknikarien agendak aukerarik ematen badu, une berean erantzungo zaie eskaerei.

Isiltasun zentzua:

  • *Espediente zigortzailea ez bada hasten: Preskripzioa
  • *Espediente zigortzailea hasten bada: Iraungitzea

Prozeduraren urratsak

  1. Salaketa eskaera, elikagaiaren lagina eta erosketaren ordainagiria erregistratzea.
  2. Arau hausteren bat egin dela agerian jartzen bada, elikagaiaren jatorrizko establezimendua ikuskatzea eskatuko da.
  3. Ikuskapen horretan, behar beste informazio jasoko da salatutako arau hauste hori agerian uzteko, eta dagozkion neurriak hartuko dira: kautelazko neurriak, hala nola produktua merkatutik kentzea, neurri zuzentzaileak edo zehapen espedientea irekitzeko proposamena, zer dagokion.
  4. Produktua ez bada Donostian egina, nahiz eta Donostian erosia izan, jatorrizko lekura bideratuko da salaketa, eskudun erakundeek iker dezaten.
  5. Jarduketen txostena egin, eta interesdun pertsonari helarazten zaio.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Osasun eta Ingurumeneko Zuzendaritza

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udalak ingurumenaren arloan egindako prozedurak, azterlanak, txostenak eta ikuskapenak kudeatzea eta kontrolatzea. Horren barruan sartzen da izurriteak kontrolatzea eta igerilekuak berriro irekitzea, ingurumenaren arloko eskumenen arabera. Kanpoan geratzen dira horien xede izan daitezkeen lizentziak edo baimenak, udal-lizentzia eta -baimenen tratamendu-jarduerari dagozkiolako, eta, hala badagokio, hasitako ehapen-prozedurak, zehapen-prozeduren tratamendu-jarduerari dagozkiolako.

Gordetzeko epeak

15 urte

Legitimazioa

Betekizun legala betetzea DBEOren 6.1.c) artikulua: - Otsailaren 27ko, 3/1998 Legea, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorra. - 171/1988 Dekretua, Jarduera Osasungaitzen ingurukoa - Azaroaren 17ko 37/2003 Legea, Zaratari buruzkoa - Otsailaren 27ko, 3/1998 Legea, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorra. - Uztailaren 5eko, 17/2011 legea Elikagaien Segurtasunari eta Nutrizioari buruzkoa.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Mandasko Dukea pasealekua 12
Dokumentuak

Eskaera