Artikutza: postua eskatzea San Agustineko jaietarako

Eskaera, abuztuaren 28an Artikutzan postu bat jartzekoa (San Agustin egunean, hau da, etxaldearen zaindariaren jaietan), edozein produkturen salmenta edo erakusketarako (opilak, gazta, erroskilak, eskulanak, arropa, etab.); bai eta soilik egun horretan jar daitezkeen bi txosnak jartzekoa ere.


Produktuen salmentarako edo erakusketarako postuak:
Hamabost postu jartzeko baimena emango da gehienez, eta udalak erabakiko du non jarriko den postuetako bakoitza.

Eskatzailearen egitekoa da postua muntatzea, eta, behin jaiak amaitutakoan, garbi utzi behar du erabilitako eremua, sortu diren hondakin guztiak jasota.

Txosnak:
Txosnek bete beharreko ordutegia: 09:00etatik 24:00etara.
Udalak bere gain hartuko du txosnak muntatzeko lana, baina esleipendunak jarri beharko du lanerako behar duen guztia: sukaldeak, edariak zerbitzatzeko tresnak, hozkailuak, etab.
Zer osasun eta higiene baldintza bete behar diren jakiteko, kontsultatu araudian.

Norentzat

Behar bezala erregistratutako edozein elkartek edo pertsonak.

Produktuen salmentarako edo erakusketarako postuak esleitzeko, Udalak hauek hartuko ditu kontuan:
  1. Antzinatasuna, San Agustin egunera joaten.
  2. Produktuak tokiko ekoizpenarekin zerikusia izatea.
  3. Eskaintzen diren produktuak saltzaileak berak egitea modu tradizionalean.
  4. Artikutza Nafarroan dagoela kontuan hartuta, lehentasuna emango zaie komunitate horretako elkarteen eskaerei.



Txosnak jartzeko:
  1. Eskaera pertsona edo erregistratutako elkarte baten izenean egin behar da, eta, halakoetan, gutxienez 5 lagunen izen-abizenak eta NAN zenbakiak jaso behar dira, arduradunaren laguntzaile izenean.
  2. Eskatzaile bakoitzari txosna bakar bat esleituko zaio. Eskaera bakarra egingo balitz, ordea, bi txosnak eslei litzaizkioke. Ezin da pertsona bera bi eskaeretan ageri.
  3. Ez zaio elkarte berari bi urtez jarraian txosnarik esleituko. Bi eskatzaile edo gehiago egongo balira, itxarote zerrenda bat egingo litzateke, eta, horretan, lehentasuna izango dute aurreko urteetan esleipenik jaso ez dutenek.

Noiz eskatu

2022/05/27 - 2022/06/30

Tramitea epez kanpo dago.

Beharrezko agiriak

Produktuen salmentarako edo erakusketa postuetarako: inprimaki arrunta, beteta.
Txosnetarako: inprimaki arrunta, pertsona baten edo erregistratutako elkarte baten izenean beteta. Eskaera horrekin batera, beste orri bat aurkeztu behar da, taldearen arduradunaren laguntzaile izendatutako gutxienez bost pertsonaren izen-abizenak eta NAN zenbakia jasotzen dituena.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Esleipendun elkarteak fidantza bat ordaindu behar du, urteko deialdian ezarritakoa, haren jardueratik sor daitekeen edozein arazori aurre egin ahal izateko. Fidantza hori ez da itzuliko esleipendunak atzera egiten badu jaiak ospatzeko 15 baino gutxiago falta direla.

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Hilabete bat

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Eskaerak egiteko epea Deialdi Publikoa argitaratutakoan hasi, eta ekainaren 30ean amaitzen da. Erabakia abuztuaren hasieran jakinaraziko da.

Prozeduraren urratsak

  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Esleipen erabakia interesdunei jakinaraztea.
  3. Txosnak jartzeko: fidantza ordaintzea, jakinarazpena egin eta astebete baino lehen, gehienez.
  4. Postua muntatzea, San Agustin egunean, produktuak saltzeko edo erakusteko.
  5. Eramandakoak jasotzea eta erabilitako eremua garbitzea.
  6. Txosnak jartzeko fidantza itzultzeko eskatzea, arazorik izan ez bada.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Osasun eta Ingurumeneko Zuzendaritza

Araudia

Ikusi araudia

Bestelako informazioa

San Agustin egunean ez dago ibilgailu motordunez sartzeko baimenik eskatu beharrik, non eta arduradunek ibilgailuen sarrera mugatzeko premia larria ikusten ez badute.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Hiritarrek Artikutza finkako aterpean ostatu hartzeko egindako eskaerei dagokien informazio pertsonalaren kudeaketa. Bisita gidatuak egiteko inskripzioei dagokien informazio pertsonalaren kudeaketa. Erregulatu gabeko jarduerei dagokien informazio pertsonalaren kudeaketa, hala nola finkaren erabilpen, sartze eta bestelako jarduerak egiteko erabilpenak, ikerketa zientifikoak, taldeen sartzea, kirol jardueren antolakuntza edo ezkontzak, besteak beste. Artikuntza finkara ibilgailu motordunaren bidez sartzeko baimenari dagokion informazio petsonalaren kudeaketa.

Gordetzeko epeak

5 urte

Legitimazioa

Interes publikoaren egikaritza DBEOren 6.1.e) artikulua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epez kanpo
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala

Udalinfo bulegoak

Eskatu hitzordua

Osasun eta Ingurumena (Cristina Enea)

Beste batzuk
ingurumena@donostia.eus
Dokumentuak

Eskabidea