Igerian ikasteko kanpaina
2024/2025 IKASTURTEA
Donostia Kirolak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin Igerian Ikasteko Sustapen Kanpaina sustatu eta antolatzen du, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzendua.
2024/2025 ikasturterako, ikastetxe bakoitzarentzat gordeko dira 2023/24 denboraldiko ikastaroak. Ikastaro horiek zazpi udal-igerilekuetan egingo dira, 20 egunez jarraian, edo astean behin, azarotik maiatzera.
Parte hartzeko baldintzak:
- Kanpainan parte hartuko duten eskola-umeak Lehen Hezkuntzako 1., edo 2. mailakoak izango dira.
- Ikastetxe bakoitzak lehen aipatutako mailako nahi adina talde inskribatu ahal izango du; baina talde hauek, irizpide orokor gisa, 8 lagunekoak izango dira gutxienez eta 45ekoak gehienez (bi gela).
- Ikastaro bakoitzak 20 saio izango ditu gehienez.
- Informazio gehiago
Izena emateko prozedura