Albisteak

Maiatzaren 24ean, astelehena, hasiko dira Matigoxotegiko udal futbol zelaia berritzeko lanak

2021-05-24

Matigoxotegiko Udalaren Futbol Zelaiko obrak maiatzaren 24ean hasiko dira, obrak esleitu eta aldez aurretik egin beharreko lanak bukatu ondoren.

 

Obrak irango duen bi hilabetetan zehar, belar artifiziala aldatuko da, izan ere, egoera kaxkarrean dago. Behin belarra kenduta zelaia ureztatzeko sistema guztiz aldatuko da, hau da, hodiak, kainoiak, bonbak eta programadorea aldatuko dira, eta ur-biltegi bat egingo da. Halaber, azaleraren erregulartasuna konprobatuko da. Obras y Pavimentos Especiales enpresak egingo ditu lanak, eta kontratuak 276.592 euroko kostua izango du.

 

Bestalde, Cesar Benito Udal Esparruaren erreforma ere lizitazio-fasean dago. Bertan, asfaltoaren planimetriaren hobekuntzan parte hartuko da, bereziki zelaiaren ipar-ekialdeko angeluan dagoen desnibela zuzentzeko, eta soropil artifizial berria jarriko da. Obra horiek udan egitea aurreikusten da, Intxaurdi ke-k kudeatzen duen instalazioa denboraldi berriaren hasierarako prest egon dadin.

 

Bi jarduketak Real Sociedaden lankidetzarekin egingo dira, entitate honek eta Donostiako Udalak kirol azpiegitura horiek hobetzeko lortutako akordioari esker.

Aktualitatea