Izena emateko sistema
Aurretiko izen-emateak
Maiatzaren 4etik 7ra (biak barne)
- Internet bidez
- Presentziala: Kanpainako kirol kluben bulegoetan, bakoitzak ezarritako ordutegietan.
BANAKAKO AURRETIKO IZEN-EMATEA: Ikastaro berean pertsona bakoitzeko izen-emate bakarra onartuko da.
TALDEKO AURRETIKO IZEN-EMATEA: Ikastaro berean gehienez lau lagun onartuko dira. Modalitate honetan zozketaren emaitzak aurretik izena eman duten pertsona guztiak lotzen ditu.
Guztira, pertsona bakoitzak gehienez 4 aurretiko izen-emate egin ahal izango ditu. Pertsona baten izenean 4 eskaera baino gehiago aurkezten badira, lehenengo 4ak bakarrik onartuko dira eta besteak baliagabeak izango dira. Dena dela, Donostia Kirolari eskatzaileak iruzur ahalegina egin duela irudituko balitzaio, aurretiko izen-emate guztiak baliogabetu ahalko lituzke.
Jardueren informazioa
Zozketa
Maiatzaren 8an
Aurretiko izen-emateen zozketaren behin-behineko esleipena burutuko da.
Donostia Kirolak zozketaren emaitza posta elektronikoen bidez jakinaraziko du.
Eremu honetan bertan ere kontsulta daiteke.
Ordainketa eta plazen berrespena
maiatzaren 11tik 15era
Gogoratu: Ikastaroen ordainketa epea, maiatzaren 15ean amaituko da arratsaldeko 20:00etan.
Plazak ordaindu ahal izango dira maiatzaren 11tik
Ikastaroen ordainketa egiten denean, plazak berretsiak izango dira.
Ikastaroaren ordainketa ez egiteak, zozketan esleitutako plaza galtzea suposatuko du.
- Interneten Bidez: www.donostiakirola.eus web orrian (maiatzaren 11tik)
- Presentziala: Kanpainako kirol kluben bulegoetan, bakoitzak ezarritako ordutegietan (maiatzaren 11tik)
Aurretiko izen-ematea aldatu edo ezabatzeko eta ikastaroen ordainketa burutu egin ahal izateko, Donostia Kirolak posta elektroniko bidez bidaliko duen KODE IDENTIFIKATZAILEA erabiltzea ezinbestekoa izango da.
- Oharra. Prozesua bukatu arte kode identifikatzaile hori gordetzea ezinbestekoa da
Izen-emateak
Zozketa egin ondoren libre gelditzen diren plazetarako IZEN-EMATEAK
Izen-emateen hasiera: maiatzaren 25ean
Izen-emateak egiteko bi bide egongo dira:
Presentziala
Kanpainan parte hartzen duten ERAKUNDE GUZTIEN bulegoetan bakoitzak jarritako ordutegietan.
Donostia Kirolak zuzenena antolatzen dituen jarduerentzako izen-emateak bai bulegoetan bai arreta zerbitzua duten kiroldegietan ere egin ahal izango dira.
Ikastaroak
Ikastaroak