Albisteak

Kirol Ekintzetako kirol ikastaroek 1.500 plaza eskainiko dituzte udan ere kirola egiten jarraitzeko.

2021-04-28

Kirol Ekintzak 2020/21 Kanpainako ikastaroak maiatzean bukatuko dira. Hori dela eta, Donostia Kirolak kirol ikastaroak diseinatu ditu udal kiroldegietan, ekainaren 1ean hasiko direnak. Ikastaroak hiru hilabetekoak izango dira: ekainean, uztailean eta irailean. Abuztuan ez da klaserik izango, hilabete horretan izaten baitira urteko mantentze lanak.

Guztira, 1.500 plaza baino gehiago eskaintzen dira hiriko udal-kiroldegietan antolatu diren 123 ikastaroetan: Indoor zikloa, GAP, pilates, aerobic, latinzumba, padela, Cross Training, TRX…

Ikastaro horietarako izen-emateak on line egin ahal izango dira maiatzaren 3tik aurrera, ahal dela Donostia Kirolaren webgunetik, baina Donostia Kirolaren bulegoetan eta udal kiroldegietan ere egin ahal izango dira. Ikastaro guztien informazio zehatza donostiakirola.eus webgunean dago.

Izenemateen hasiera: maiatzak 3

Ikastaroen eskaintza

 

Aktualitatea