Albisteak

Kirol Ekintzak Kanpainako ikastaroei urriaren 4ean hasiera emango diogu

2021-10-04

Urriaren 4an, astelehena, Donostia Kirolak antolatutako Kirol Ekintzak Kanpainako 1.600 kirol-ikastaro baino gehiago jarriko dira martxan Udalaren kirol-instalazioetan. Ikastaro horietan orain arte egindako izen-emateak aurreko kanpainakoak baino %38 handiagoak dira, nahiz eta oraindik ere murrizketa batzuk dauden jarduera geletako edukieretan.

Oraingoz, 5.800 pertsonak eman dute izena jardueretan, eta horietatik %70 emakumeak dira. Pilates eta indoor zikloa dira helduen artean gehien eskatzen diren jarduerak, eta haurren artean, berriz, igeriketa. 65 urtetik gorakoen ikastaroetako inskripzioen datuek ere erakusten dute susperraldia, 2020ko inskripzioekin alderatuta, eta 730 pertsonak baino gehiagok eman dute izena mantentze gimnasia, igeriketa edo uretako gimnasia ikastaroetan. Izena emateko epea zabalik egongo da ikasturte osoan, plaza libreak dauden bitartean.

AUKERAN KIROL EKINTZAK

Ohiko ikastaro-eskaintzaz gain, Donostia Kirolak Kirol Ekintzak Aukeran zerbitzua eskaintzen jarraitzen du. Sistema malgua da, eta pertsona bakoitzak bere kirol jardueraren plangintza egin dezake egin nahi duen saio bakoitzaren instalazioa, jarduera, eguna eta ordua aukeratuz. Hileko kuota bat edo asteko programazio zabal bateko saio solteak erreserba daitezke, 400 saio baino gehiago duen asteko programazioan.

KIROLAREN EUROPAKO ASTEA

Europako Kirolaren Astearekin bat, Donostia Kirolak doako kirol-jarduerak eskaini ditu iraileko azken astean Kirol Txartelaren abonatuentzat. Behin-behineko balantzea 1.000 lagunetik gorakoa da, eta jarduera horietan izena eman dute, batez ere pilateetan eta ziklo indoor-ean.

Aktualitatea