Jokoak programaren hirugarren edizioa uztailaren 18an egingo da, larunbata, hiriko hainbat gunetan, 11 kirol erakunderen laguntzarekin

2026-07-14

 

Donostia Kirolak Jokoak programaren hirugarren edizioa prestatu du, kirol modalitate ez hain masiboetan edo denboraldian zehar beste batzuek adinako oihartzun mediatikorik ez duten baina Donostiako kirol ekosistemaren aberastasunean funtsezkoak diren kirol modalitateetan fokua jartzeko.

Jokoak izenak programaren planteamendu ludiko eta parte hartzaileari egiten dio erreferentzia, non jarduera guztiak doakoak eta irekiak diren, kirol horiek publiko zabalago batengana hurbiltzea baita helburua, hobeto ezagutu eta goza ditzan.

Jarduerak aire zabalean eta hainbat hiri-espaziotan egingo dira, hiria kirol-agertoki irekia eta parte-hartzailea izan dadin eta kirol horiek erakusteko eta zabaltzeko erakusleiho izan dadin.

Garrantzitsua da azpimarratzea, halaber, Jokoak Donostia Kirolaren eta hiriko hainbat klub eta kirol eragileren arteko lankidetzan garatutako programa dela.

Programa uztailaren 18an garatuko da oso-osorik, hiriko zazpi lekutan: Boulevard, Zuloaga plaza, Urumea, Sagues, Nautico eta Zurriola eta Kontxako hondartzak.

Hamaika kirol klub eta eragilek hamabost kirol modalitate biltzen dituen programa bat eskainiko dute, horien artean arraunketa, mahai tenisa, arku tiroa, badmintona, 3x3 basket, arte martzialak, gimnasia erritmikoa, hockeya, waterpoloa, eskalada, ecuavoley, futvoley eta esgrima, esgrima egokitua barne.

Hirugarren edizio honekin, Jokoak kirol jaialdi gisa sendotuko da urtero, kaleak hartu, gure kirolaren aniztasuna eta aberastasuna erakutsi eta hiriko kirol eragileei beren proiektuak eta proposamenak ezagutarazteko aukera emango diena.

Kirol elkarte laguntzaileak:

CD Fortuna KE, CD Donostiako Gimnasia Erritmikoa, Judo Club San Sebastián, Gipuzkoako Badminton Federazioa, Gipuzkoako Hockey Federazioa, Ur-Kirolak, Futvoley Donostia, Donostia Urpolozaleak, Diarco eta Kichwa Otavalo KKE).

 

PROGRAMA OSOA

Aktualitatea