Albisteak

IV. #KirolTxartela Palako Master txapelketa aurkeztu egin da

2019-09-24

Emakumeen Masterra finkatu egiten da eta aurten larruzko pilotarekin jokatuko da.

Donostia izango da berriro "Kirol Txartela" Palako Masterraren egoitza. Txapelketa Innpala, pala profesionaleko enpresak antolatuko du, eta Donostia Kirola eta Realaren pala atalaren laguntza izango du. Txapelketak 8 jardunaldi izango ditu. Hasiera uztailaren 3an izango da eta finalak Aste Nagusiko ostiralean, hau da, abuztuaren 16an jokatuko dira. Partida guztiak Atano III Udal Pilotalekuan izango dira 18:30etatik aurrera.

 

Aurtengo ezaugarririk handienak honako hauek izango dira:

 

  • Emakumezkoen masterra: lehen mailako 8 pilotariek larruzko pilota modalitatean parte hartuko dute. 
  • Gizonezkoen masterra: bikoteak mistoak izango dira, hau da, pilotari profesionalek, eta Donostia eta Donostialdeko pilotari afizionatuek osatuko dituzte. Azken hauek dira gaur egun bere lehiaketetan nabarmentzen ari direnak. Nobedade honekin, alde batetik, txapelketa honen eragina aprobetxatu nahi da palako klubek egiten dituzten jarduerek ikusgarritasun handiagoa lortzeko, eta beste alde batetik, aipaturiko klubaren eta gaur egun pala profesionala kudeatzen duen enpresaren arteko elkargune bat sortzeko.  
  • Gazteen Txapelketa: Aurten lehen Gazteen Txapelketa antolatu da, kadete eta jubenil mailetako pilotariekin. Hauek, Master-eko jardunaldi guztien hasieran arituko dira.
  • Partida guztiak pilotaleku motzean jokatuko dira. Ondorioz, partidak ikusgarriagoak izango dira, tantoak luzeagoak izango baitira, pilotariak askotan errebotearekin jolastera behartuz. 

 

Sarrerak 5€-tan jarri dira, eta Kirol Txartela harpidedunek %50eko deskontua izango dute (2,5€)

 

Informazio gehiago: pilota.donostiakirola.eus + www.in-pala.com

Aktualitatea