Albisteak

Ikastaroetan segurtasun eta higiene neurri berriak

2020-10-27

 

Eusko Jaurlaritzak COVID19 prebenitzeko hartu dituen azken neurriei dagokienez, Kirol Ekintzetako ikastaroetan izena eman dutenei puntu hauek jakinarazi nahi dizkiegu:

  • Donostia Kirolak udal-kiroldegietan antolatutako kirol-ikastaro guztiak mantentzen dira.
  • Aretoen edukiera %50era murrizteak ez dio eragiten izena eman duten pertsonen kopuruari, murrizketa hori aurreikusita baitzegoen kanpaina hasi zenetik.
  • Jarduera-geletan, hiru eremu markatuko dira kolore desberdineko puntuen bidez, eta ikastaroetako ikasleak eremu berean jarri beharko dira beti. Hala, talde desberdinak egongo dira (gehienez 6 pertsona), eta ezingo dute elkarrekin jardun klaseetan.
  • Igerilekuko ikastaroetan, ikasleak gehienez ere sei pertsonako taldetan banatuko dira, eta horiek ez dute eraginik izango ikastaroak emateko orduan edo lekuan.
  • Maskararen erabilera nahitaezkoa da instalazioko eremu guztietan (igerileku-ontziaren barruan izan ezik), eta kirol-jarduera handiko uneetan ez da erabiliko. Ildo horretatik, kirol-jarduera bizitzat hartzen dira Cross training, ziklo indoor, aerobic, Latinzumba, GAP, aerofit, TRX, konbinatua eta tonifikazioa ikastaroak.
  • Jarduera-gela eta igerileku guztiek airea etengabe berritzeko sistema automatikoa dute; beraz, ez dago leihoak ireki beharrik dauden aretoetan.
  • Aldagelak ez erabiltzea gomendatzen da eta, betiere, ezarritako edukiera errespetatzea eta ahalik eta denbora gutxienean bertan egotea. Haurren igeriketa ikastaroetan, igerilekuetako dutxetan dutxatzea eta arropa aldatzeko bakarrik erabiltzea gomendatzen da.

Aktualitatea