Albisteak

Etxadi eta Intxaurrondoko kanpoko igerilekuak astelehenean irekiko dira, edukiera murriztuta eta erabiltzeko baldintzetan aldaketak eginda.

2020-06-19

Datorren astelehenean, ekainaren 22an, Etxadi eta Intxaurrondoko udako igerilekuak irekiko dira, baita Paco Yoldiko solariuma eta ur jokoak ere. Eusko Jaurlaritzak emandako aginduen arabera, igerileku horiek edukieraren %60ra mugatuko dira. Hortaz, Etxadiren edukiera 258 pertsonakoa izango da eta Intxaurrondon 220 pertsonakoa.

Instalazioetarako sarbideetan jarritako pantailen bidez kudeatuko da edukiera, eta denbora errealean ere kontsultatu ahal izango da donostiakirola.eus webgunearen bidez. Instalazio horietara joateko ez da aldez aurreko hitzordurik beharko, baina ekainaren 29ra arte Kirol Txarteleko abonatuek bakarrik izango dute sarrera.

Gainera, aurten ez da hamakarik jarriko kanpoko igerilekuetan eta ezin izango da etxetik ekarriko. Ezinduentzako aulkiak izango dira, sorosleak emango dituenak. Solarium-eremuan pertsonen artean 2 m-ko segurtasun-distantzia egon dadin, zirkulu batzuk markatu dira, banakako erabiltzaileek edo familiek erreferentzia argia izan dezaten eskuoihala eremu horretan jartzerakoan. Betiere, soroslearen argibideak errespetatu beharko dira.

 

Zuhaizti udal kiroldegia irekitzeko atzerapena

Fortuna KE-ak, udal-kiroldegi honen kudeaketaz arduratzen denak, jakinarazi du urteko geldialdi teknikoari dagozkion mantentze-lanak egiten ari zirela, eta matxura bat aurkitu dutela ur-hornidurako sareetan. Horren ondorioz, igerilekuak hustu egin dira berriro, eta atzeratu egin da ekainaren 22rako aurreikusitako instalazioa irekitzea. Fortuna KE-ak jakinarazi duenez, Zuhaizti udal kiroldegia uztailaren 1ean irekiko da.

Bestalde, Gasca kiroldegia itxita jarraituko da, oraindik ere instalazioaren zati bat erabiltzen baita gizarte zerbitzuen beharrei erantzuteko.

Aktualitatea