Albisteak

Ekainaren 6an, astelehena, udako denboraldia hasiko da udal kiroldegietan kanpoko igerilekuak irekiz

2022-06-03

Datorren astelehenean, ekainak 6, Etxadi eta Intxaurrondoko kanpoko igerilekuak irekiko dira, baita Paco Yoldi Igerilekuen Kiroldegiko solarium gunea eta ur jokoak ere. Udako ordutegiak ere indarrean sartuko dira udal kirol instalazio guztietan.

Igerilekua duten kirol-instalazioak egunero irekiko dira udan, igandeak eta jaiegunak barne. Altza, Paco Yoldi, Etxadi eta Intxaurrondo kiroldegiek izango dituzte ordutegi zabalenak asteburuetan eta jaiegunetan, 9:00etatik 20:30era. Instalazio horietako solarium-guneek, pandemiak ezarritako murrizketen ondorioz, azken bi urteetan ezabatutako hamaka-zerbitzua berreskuratuko dute aurten.

Gainera, aurten luzatu egingo dira Egia eta Gasca kiroldegien ordutegiak:  ez dira itxiko eguerdian, aurreko urteetan bezala, eta ordutegia 9:00etatik 20:30era izango dute astelehenetik ostiralera.

Bestalde, gogoratu Donostia Kirolaren webgunean eskuragarri dagoela instalazio guztietan espazioen okupazioa denbora errealean ikusteko aukera. Horrela, udan, kanpoko igerilekuetako edukieraren egoera ere ikusi ahal izango da uneoro, eta horrek instalazioaren plangintza eta bertaratzeko orduak erraztuko dizkie erabiltzaileei.

 

Altzako kanpoko igerilekua irekitzea

Obrak eta Proiektuen Departamentuaren aurreikuspenen arabera, kanpoko gerilekuen obra ekainaren bigarren hamabostaldian amaituko da; beraz, ezustekorik ez badago, Donostia Kirolak Altzako kiroldegiko kanpoko igerilekua eta ur-jokoak ireki ditzake uztailaren hasieran.

 

Aktualitatea