Albisteak

Donostiako Kirol Txartelean abonatutako pertsonek, dagoeneko 81 euskal udalerritako 143 kirol-instalazioetara sar daitezke, Eusko Jaurlaritzaren KTX Mugiment-era atxiki ondoren

2023-02-15

Donostia Kirolak bat egin du Eusko Jaurlaritzak bultzatutako KTX Mugiment proiektuarekin, eta, beraz, otsailaren 16az geroztik, Donostiako Kirol Txartelean abonatutako pertsona guztiek erabili ditzakete beste 81 udalerrik eskaintzen dituzten zerbitzu eta instalazioak.

Mugiment Kirol Txartela doako txartel birtual bat da, programari atxikitako beste udalerri bateko instalazioak eta zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen duena. Udalerri bakoitzeko abonatuak beste herri batzuetako kirol-instalazioetara sar daitezke, gastu gehigarririk gabe, udal bakoitzak ezarritako erabilgarritasunaren arabera. Txartel birtuala denez, aplikazioa telefono mugikorrera deskargatu besterik ez da egin behar. Aplikazio hori Google Play eta App Store-n dago eskuragarri.

Mugiment Kirol Txartela aplikazioa mugikorrean instalatu ondoren, beharrezkoa da erabiltzailea erregistratzea, bere datu pertsonalak sartuz eta Donostiako Kirol Txartelean abonatua dela adieraziz. Sistemak automatikoki baliozkotuko du abonua indarrean badago, eta jakinarazpen bat bidaliko dio.

Horrela, programari atxikitako udalerrietako kirol-instalazioak erabili ahal izango dira, NANa eta telefono mugikorraren aplikazioa erakutsiz.

Ekimenari atxikitako herri bakoitzak bere zerbitzu eta ordutegi eskaintza ezarri du Mugiment Kirol Txartela duten pertsonentzat, eta aplikazio berean kontsulta daiteke, edo kiroltxartela.eus webgunean. Donostiaren kasuan, hasiera batean, Etxadiko igerilekurako sarbidea, padel-pistetarako sarrera eta Gascako gimnasiorako sarbidea eskainiko dira. Aurrerago, zerbitzu berriak gehitzeko aukera aztertuko da.

Gaur egun 81 dira EAEko udalerri atxikiak, eta hiritik hurbilen daudenen artean Oiartzun, Orio, Lezo edo Errenteria daude.

 

Atxikitako udalerriak:

Gipuzkoa:

Arrasate, Bergara, Oñati, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mutriku, Mendaro, Deba, Zumaia, Zestoa, Getaria Azpeitia, Orio Zumarraga Legazpi, Beasain Ordizia, Lezo Urretxu, Ataun, Ezkio, Zegama, Segura Tolosa, Oiartzun, Ormaiztegi, Villabona eta Errenteria.

Bizkaia:

Santurtzi, Portugalete, Ortuella, Trapagaran, Zierbena, Abanto-Zierbena, Sestao, Barakaldo, Muskiz, Ugao-Miraballes, Bakio, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Bermeo, Erandio, Gernika, Lemoa, Sopela, Durango, Berriz, Elorrio, Sondika, Zamudio, Lekeitio, Mungia, Markina-Xemein, Mundaka, Ermua, Amorebieta-Etxano, Bilbo, Urduliz, Derio, Abadiño, Larrabetzu, Getxo, Gorliz, Galdakao, Ondarroa, Orozko, Zalla, Gueñes, Igorre, Leioa, Balmaseda eta Maruri.

Araba

Amurrio, Laudio, Urduña, Gasteiz, Iruña Oka, Agurain.

Aktualitatea