Albisteak

Donostia Kirolak kirol-izapideak eta zerbitzuak digitalizatzeko proiektuaren lehen fasea amaitu du

2020-12-04

Lau urtean, on line egindako izapideen ehunekoa %100 hazi da, eta izapide guztien %60 dira dagoeneko

Donostia Kirolak tramiteak eta zerbitzuak digitalizatzeko proiektuaren lehen fasea ezarri du, eskaintzen dituen kirol zerbitzuekin zerikusia duten tramiteen %100 barne. Horrela, dagoeneko egin daitezke online erreserbako eta pistak alokatzeko izapideak, Kirol Txarteleko abonatuaren alta, ikastaroetan izena ematea, diru-laguntzak eskatu eta tramitatzea, eta beste eskaera batzuk erregistroan aurkeztea.

Digitalizazio-proiektu horren barruan sartzen dira, besteak beste, instalazioetara sartzeko gailuak berriki aldatu izana eta sarbide-txartelaren ordez mugikorra erabiltzeko aukera.

Izapide horiek on line egiten laguntzeko, Donostia Kirolak web-orria berritu du berriki, eta gailu mugikorretara egokitu du diseinua. Gailu horietatik, erabiltzaileen %65ek web orriko edukietara jotzen du. Web gune honen barruan, garrantzi berezia du “Abonatuaren Gunea” atalak, Kirol Txartelaren abonatuen eta ikastaroen partaideen gune pribatuak, kudeaketa guztiak egin eta hainbat zerbitzutara sartzeko aukera ematen duenak, hala nola, haien sarbideen kontsulta, ordainagiriak, datu pertsonalak, Aukeran edo Harpidedunaren Orduko saioen erreserba…

Azken lau urteetan, Donostia Kirola-n egiten diren izapide digitalen ehunekoa 2016ko %29tik 2019ko %59ra igo da. Hala, 2019an, kirol-espazioen erreserba eta alokairuen %90 web-aren bidez egin zen, eta diru-laguntzen %88. Ikastaroei dagokienez, Kirol Ekintzak edo UDA ikastaroetarako 30.000 inskripzioetatik %52 on-line ere egin ziren. Azkenik, Kirol Txartelaren alta berrien %15 kanal horretatik egin ziren. Guztira, 2019an 26.000 izapide baino gehiago egin ziren webgunean.

 

Beste zerbitzu batzuk

Online izapideen eskaintzaz gain, Donostia Kirolak digitalizazio-planean zerbitzu batzuk ere sartu ditu. Besteak beste, gimnasioen eta igerilekuen edukieraren kudeaketa eta informazioa, denbora errealean, edo instalazioen bisita birtualak.

Donostia Kirola proiektu honen bigarren fasean lanean ari da. Abonatuaren eremuan funtzionalitate berriak sartzeaz gain (igeriketa-maila kontsultatzeko eta diplomak deskargatzeko aukera, etab.) eta instalazio guztietako bisita birtualak osatzeaz gain, epe laburrean on line ikastaroak emateko sistema bat (presentzialaren osagarri gisa) gartuko da, entrenamendu pertsonaleko planak kudeatzeko eta horien jarraipena egiteko aplikazioa eta sarraila adimendunak dituzten takilak instalatzeko proiektuari ere eutsiko dio.

Aktualitatea