Albisteak

Altzako eta Intxaurrondoko gimnasioetarako hitzordua eskatzeko sistema azaroaren 30etik aurrera

2020-11-27

Bakarrik 16:30etik 21:00etara beharko da eta ordutegi horretan Kirol Txartelaren abonatuak baino ezin izango dira sartu.

Kirol-instalazioen aforren %40aren azken murrizketaren ondorioz, betetze-arazo batzuk sortzen ari dira gimnasio eta ordutegi jakin batzuetan. Hori dela eta, Donostia Kirolak kiroldegi batzuetako aurretiko zita-sistema berriro aktibatzea erabaki du, erabilera arrazionalizatzeko eta sartu ahal izateko itxaronaldiak saihesteko.

Zehazki, azaroaren 30etik aurrera (astelehena), sistema hori Altzako eta Intxaurrondoko gimnasioetan aktibatzen da (kasu honetan, ez da beharrezkoa izango igerilekuan sartzeko), 16:30etik 21:00etara, egunero. Hitzordua donostiakirola.eus webguneko abonatuaren gunetik edo kiroldegiko harreratik eska daiteke, gehienez ere egun bat lehenago.

Larogeitamar minutuko hiru txanda ezarri dira, eta gimnasiotik irten behar da ordua baino 10 minutu lehenago, hurrengo txanda sartu ahal izateko  korridoreetan aldi berean egon gabe.

Aldez aurreko hitzordurako ezarritako ordutegian Kirol Txarteleko abonatuak bakarrik sartzen ahalko dira, hau da, ordu horietan gimnasioak erabiltzeko unean uneko sarrerak ez dira salduko.

Aktualitatea