Albisteak

2021erako Kirol Txartelaren abonamenduak abenduaren 21etik aurrera hasiko dira tramitatzen.

2020-12-18

 

Harpidetza berriak abenduaren 21etik aurrera hasi ahal izango dira tramitatzen, bai on line web orriaren bidez, bai Donostia Kirolaren bulegoetan eta herritarren arretarako zerbitzua duten udal kiroldegietan.

Lehendik dauden Kirol Txartelaren modalitateez gain (familiakoak, familia ugariak, guraso bakarreko familiak, gazteak, ezinduak, 65 plus…), beste hiru modalitate sortu dira 2021erako:

  • Kirol Txartela Osoa: gainontzeko modalitateen zerbitzu eta abantailez gain, doako kirol saioen Aukeran zerbitzua, Intxaurrondoko SPArako sarbide librea eta entrenamendu pertsonalizatu plusa izango ditu.
  • Kirol Txartela Eguerdikoa, instalazioetan 13:00etatik 16:00etara sartzeko aukera emango duena. Modalitate honekin ezin izango da Aukeran zerbitzua kontratatu.
  • Hileko Kirol Txartelak 30 egun naturaleko balioa izango du, kontratazio-egunetik hasita. Tarifa hau otsailean jarriko da martxan.

 

2021erako zerbitzuak eta berrikuntzak

 

Loiolako Erriberetako udal kirol instalazioetan eraikitzen ari den gimnasio berriak, BPXsport-ek kudeatuak, aukera emango die Kirol Txartelaren abonatuei espazio hori gainerako udal kirol instalazioetan bezala erabiltzeko. 2021eko lehen hiruhilekoan irekitzea aurreikusten da.

Gainera, Zuhaiztiko kudeaketa-kontratu berriarekin, gimnasioa osorik birmoldatuko da, egungo azalera hirukoiztuz eta makina berriekin hornituz. Kirol Txartetako abonatuek kiroldegia baldintza beretan erabiltzen jarraitu ahal izango dute.

Azkenik, urteko azken hiruhilekoan Altzako Udal Kiroldegi berria irekiko da, igerilekuekin eta 500 m2 gimnasioarekin.

Ekintza horien bidez, Kirol Txartelak 2021ean 17 kirol-instalazioetara sartzeko aukera emango du, igerilekuak (7 kiroldegi igerilekuekin) eta gimnasioak (4.000 m2 gimnasioak, ia 2020an baino 1.500m2 gehiago), oinarrizko entrenamendu pertsonalizatua, doako kirol-jarduerak, %50eko beherapena Kirol Ekintzak kanpainako ikastaroen prezioetan eta Kirol Ekintzak Aukeran zerbitzua ere eskainiko ditu. Neguko denboraldian hondartzetako kabinak erabiltzen jarraitu ahal izango dute, baita zozketa esklusiboetan parte hartu ere, webgunearen abonatuaren eremuaren bidez.

Bestalde, 2020. urtean sarrera-kuota ordaintzetik salbuetsita egongo dira Altza auzoko bizilagunak, Kirol Txartela tramitatu nahi badute. Gainera, Zuhaiztiren berariazko abonamendua desagertu egingo da eta egungo onuradunak Kirol Txartelera pasa ahal izango dira sarrera-kuota ordaindu gabe.

Udalaren kirol instalazioek ordutegi zabala izango dute 2021erako. Hala, batez beste, egunean 14 edo 15 ordu egongo dira irekita, eta igerilekua duten zazpi kiroldegiak urte osoan egongo dira irekita (urtarrilaren 1ean eta 20an, eta abenduaren 25ean izan ezik, eta urteko derrigorrezko itxiera datak izan ezik).

 

 

 

 

 

 

 

Aktualitatea