Bakarrik Udalinfo bulegoetan, momentuan egiten da.
Beharrezkoa den dokumentazioa: adin nagusiko kide guztien jatorrizko identifikazio dokumentuak. Dokumentu horien kopiak ekartzen badira (paperean edo digitalki), etxebizitza horretako adin nagusiko kide guztien baimen sinatua erantsi beharko da.
Interesduna edo bera ordezkatzeko baimena duena.
Baimendu dezakezu beste pertsona bat zure izenean egin dezan tramite hau, ordezkaritza baimen hau betez.
Luzapen handiagoko ordezkaritza bat eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Urte osoan zehar
Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza