Erregistro Orokorra: Eskaera, komunikazio edo idazki bat egitea

Tramitearen deskribapena

Erregistro bakar integratua da, herritarrek, erakundeek edo beste administrazio publiko batzuek Udaleko unitate, organo eta zerbitzuetara (eskaerak, erreklamazioak, errekurtsoak, etab.) bidaltzen dituzten idazkiak eta komunikazioak jasotzeko.

Tramite hau egin aurretik, jarraitu urrats hauek:
  1. Donostiako udaleko izapideen bilatzailea erabili izapide jakin bat bilatzeko.
  2. Agian, hasi duzun izapideren batera dokumentazioa erantsi nahi duzu
  3. Gogoratu kexa bat bidali nahi baduzu abisu edo iradokizunen bat, herritarren postontzia erabiltzea dela onena.
  4. Aurreko aukeretako batek ere ez badizu balio, sakatu "Hasi" izapide honetako botoi telematikoan

Zeinek egin dezake eskaera

  • Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria
  • Zure idatziaren xedea udalaren eskumenekoa izatea

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
Egoki iruditzen zaizkizun dokumentu osagarri guztiak erants ditzakezu

Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: Aldagarria
  • Isiltasun zentzua: Aldagarria
Eskaera unean bertan erregistratzen da. Ebazteko epea eskaeraren edukiaren eta sortzen duen izapide motaren araberakoa izango da.

Prozesuaren urratsak

  1. Eskatzailea edo haren ordezkaria identifikatzea
  2. Eskaera eta/edo dokumentazioa erregistratzea
  3. Erregistratu izanaren egiaztagiria ematea edo eskaeraren kopia zigilatzea, data eta esleitutako erregistro zenbakia adierazita

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Online egindako eskaeretarako:
egin nahi duzun izapideak beste erakunde ofizial batek emandako tituluak edo dokumentuak aurkeztea eskatzen badu, erantsi beharreko dokumentua igorleak elektronikoki sinatuta egongo da edo elektronikoki egiaztatzeko kode bat izango du. Halakorik ez baduzu, eskaera jatorrizko dokumentuarekin aurkeztu beharko duzu Udalinforen bulegoetan.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli