Tramitearen deskribapena
Dirulaguntza eskatzea, honakoetarako:
- Zentroetako mantentze lanak kudeatzeko eta elkarteei autoantolaketarako gaitasuna emateko.
- Elkarte horietan jarduten duten adineko pertsonek eta adineko pertsonentzat antolatutako zahartze aktiboa eta osasungarria sustatzeko jardueren urteko programa gauzatzeko.
Zeinek egin dezake eskaera
Irabazi asmorik gabeko adineko pertsona erretiratuen eta aurretik erretiratuen elkarteek; betiere, betebehar hauek bete behar dituzte:
- Lurralde esparrua Donostiako udalerria badute, zentroen udal sarea osatzen duten lokaletan
- Elkarteek Herritarren Elkarteen Udal Erregistroan izena emanda egon behar dute.
Noiz egin daiteke eskaera
2026/01/13 - 2026/03/06
Tramitea epez kanpo dago.
Beharrezko dokumentazioa
Oharra: derrigorrezkoa da izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea.
Eranskinen gehienezko tamaina: 15 Mb
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 6 hilabete
- Epe legala: 6 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
- Eskabideak jasotzea
- Dokumentazioa berrikustea eta akatsak zuzentzea
- Ebaluazioa eta behin betiko ebazpena
- Ebazpena argitaratzea Udaleko iragarki taulan eta webgunean
- Errekurtsoa jartzeko aukera (Udalean hilabeteko epean eta Epaitegian 2 hilabeteko epean)
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Datu babesa