Biztanleen Udal Errolda: Agiria / Ziurtagiria

Telematikoki

Presentzialki

BaKQ-rik gabe (ez da berehala lortzen, etxera bidaliko da): Formularioa
Udalinfo bulegoak

Eskatu hitzordua

Telefono bidez

Tramitearen deskribapena

Errolda agiriak Donostian bizitzea eta ohiko bizilekua bertan izatea egiaztatzen du. .


Agiri motak:

Banakakoa:
    • Telematikoki: “Nire karpeta” gunean deskargatu daiteke.
    • Autotramitazio makinetan: momentuan inprimatzen da.
    • Postaz: Hurrengo egunean bidaltzen da erroldan azaltzen den helbidera. Eskatzeko: deitu Udalinfoko 010 edo 943 481 000 zenbakietara edo bete eskaera hau.
    • Udalinfo bulegoetan: momentuan ematen da.

Etxebizitza batean inskribatutako pertsonak:

     Udalinfo bulegoetan: momentuan ematen da.

Zeinek egin dezake eskaera

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

  • Telematikoki: ziurtagiri digital bat.
  • Presentzialki: nortasun agiria.
  • Autotramitazio makinetan: nortasun agiria.
  • Etxebizitzan erroldaturik dauden pertsonak: adin nagusiko kide guztien jatorrizko identifikazio dokumentuak. Dokumentu horien kopiak ekartzen badira (paperean edo digitalki), etxebizitza horretako adin nagusiko kide guztien baimen sinatua erantsi beharko da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

*Erregistro orokorraren bidez eskatuko dira ondoko erroldatze-ziurtagiri mota hauek, ezin baitira unean bertan eman:
  • Ziurtagiri historikoak, digitalizatu gabeko erregistroei dagozkienak (1986/04/01a baino lehenagokoak).
  • Idazkariaren eta alkatearen eskuzko sinadurak eskatzen dituzten ziurtagiriak. Ziurtagiri horiek adopziorako izapideak egiteko eskatzen dira, esate baterako.

*Lanbidek DSBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) laguntzak izapidetzeko eskatzen duen etxebizitza bateko data batzuen artean bizi direnen ziurtagiriak administrazio horri zuzenean emango zaizkio, interesdunek udalean eskatu beharrik gabe.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli