Udalaren garaje plazak alokatzeko eskaera

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Etxegintzak alokatzeko garaje marrak eta/edo garaje plazak ditu toki hauetan:
Plazak esleitzen dira aurkeztutako eskabideen ordenaren arabera. Errentamendu kontratuak urtebeteko iraunaldia izango du, garaje plaza entregatzen den egunetik zenbatzen hasita, eta epe hori luza daiteke.

Zeinek egin dezake eskaera

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

  • Zirkulazio baimena
  • Izapide honetan zehaztutako eskaera eredua erabiltzea derrigorrezkoa da

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Hileko errenta plazen kokalekuaren araberakoa da:
  • Maria Dolores Goia plaza 1-7: 54,62 € (BEZa barnean hartuta), komunitate gastuak aparte.
  • Mons pasealekua 87-89-91-93: 54,62 € (BEZa barnean hartuta), komunitate gastuak aparte.
  • Zarategi pasealekua, 74-76-78: 54,62 € (BEZa barnean hartuta), komunitate gasturik gabe.
  • Lasarte plaza: 49,78 € eta 99,54 € artean (BEZa barnean hartuta), komunitate gastuak aparte.
  • Txirrita Bertsolariaren pasealekua 22: 97,88 € eta 108,15 € artean (BEZa eta komunitate gastuak barnean hartuta)
  • Larratxo pasealekua, 44:
    • Motorrak: 41,83 € (BEZa barnean hartuta), komunitate gastuak aparte
    • Autoak: 72,90 € eta 81,41 € artean (BEZa barnean hartuta), komunitate gastuak aparte
  • Pagola. Pº Bascongada, 1-7: 60,00 € (BEZ eta komunitate gastuak barnean hartuta)
  • Pagola. Oriamendi 18-20 y Andoain 46: 85,00 €(garaje plaza bakarrik) eta 100 € (garaje plaza + trastelekua) eta 45 € (trastelekua), hiru kasuetan BEZ eta komunitate gastuak barnean hartuta
  • Munto/Goiko Galtzara, 8-14: 75,00 € eta 85 € artean (BEZ eta komunitate gastuak barnean hartuta)
  • Katalina Eleizegi, 36-48: garaje itxia 90,00 € (BEZ eta komunitate gastuak barnean hartuta).

Fidantzak hilabete bateko errenta eta urrutiko kontrolagailua eta giltzen ordainketa barne hartzen du.

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 7 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Garaje plazak esleitzeko epea libre dauden plazen araberakoa izango da. Adierazitako epeak garajeak libre dauden kasuetarako kalkulatu dira.

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea
  2. Datuak egiaztatzea
  3. Plaza esleitzea; edo, hala badagokio, itxarote-zerrendan sartzea
  4. Agiriak aurkeztea eta datuak egiaztatzea
  5. Errentamendu kontratua sinatzea eta fidantza jartzea
  6. Errenta hilero ordaintzea

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostiako Etxegintza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli