Tramitearen deskribapena
10, A edo B ezgaitasun maila aitortua baduzu eta zure ohiko etxebizitzaren inguruetan aparkatzeko plaza baten erreserba behar baduzu, eskabide hau egiteko aukera duzu.
Zeinek egin dezake eskaera
- Desgaitasunen bat duten pertsonak edo haien legezko ordezkaria
Bete beharreko baldintzak
- Ezgaitutako pertsona eta ohiko gidaria Donostian erroldaturik egotea, eta eskabidean adierazitako helbidean bizitzea (Udalak egiaztatuko du).
- Familia unitateak garajerik ez izatea etxebizitzaren inguruan, edo, izatekotan, irisgarritasun baldintza egokirik ez betetzea.
Interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "
Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Ezindutako pertsonaren NAN
- Ohiko gidariaren NAN
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 3 hilabete
- Epe legala: 3 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
- Eskabidea eta agiriak erregistratzea
- Agiriak zuzentzea, horrela badagokio.
- Txosten teknikoa
- Plazaren erreserba onartzeko edo ukatzeko ebazpena
- Jakinaraztea
- Brigadak plaza margotzea
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Mugikortasuneko Zuzendaritza
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Baja ematea titularra hil egin delako izaten bada, entregatu egin behar da desgaitasunen bat duten pertsonek aparkatzeko Europako txartela.
Datu babesa