Egia
Harremanetarako
Aitziber Gurutzeaga
Helburuak
- Egian euskararen erabilera eta presentzia soziala areagotzea.
- Eragile nahiz norbanakoek sentsibilizatzea eta euren inplikazioa bilatzea, bakoitzak bere esparrutik eragin dezan.
- Haur, gazte eta helduentzako ekimenak antolatzea euren arteko transmisioa modu ludiko batean eman dadin.
- Auzoko euskaldun sarea erabiliz auzoko eusklatzaleak jai baten inguruan biltzea. Bestetik, euskaraz ez jakin arren, festara hurbiltzeko aukera ematea, hartara euskarara hurbil daitezen.
- Hastapenetan iritsi gabeko jendearengana iristea: belarriprest figuraren lanketarekin jarraitzea.
- Kulturartekotasuna lantzea auzoko jatorri desberdinak euskarara hurbiltzeko asmoarekin.
- Ikastolatik abiatutako hizkuntza proiektua barneratzea eta auzoan batzorde sendoa sortzea.
Egiako datuak
2011ko datuen arabera %66,78 da euskaldun eta ia euskaldunen kopurua. Erabilera, aldiz, %14,9koa zen 2021ean.