Altzako Polikiroldegia

Partaidetza Prozesua
1992 urtean eraiki zen Altzako Udal Kiroldegia: 20 urteetan zehar teknikari zein herritarren iritziak jaso ondoren, nabarmendu zen energia aldetik eraginkortasun txikiko eraikina zela, fatxada eta estalki azalera handiekin, eta baita hezetasun arazoak zeudela; bestalde jatorrizko proiektuan ez ziren gimnasioak aurreikusi eta egokienak ez diren hainbat espaziotan atondu behar izan ziren zerbitzu hauek....
Donostia Kirolak erakundeak Udaleko Proiektu eta Obrak atalarekin lankidetzan erabateko zaharberritzea egin behar zela adostu zuten eta honen baitan auzorako hiri eremu berri bat sortzeko aukera ikusi zuten, baita kanpoaldean igerileku berri batzuk eta solariuma sortzeko aukera.
2013 urtean partaidetza prozesu bat jarri zen martxan auzotarrekin, hauek zaharberritze prozesuko parte izan zitezen.
Partaidetza prozesua horrela definitu zen:
- Lizitaziorako pleguetan herritarren ekarpenak jasotzeko bi bilera:
- Ideia lehiaketa martxan jarri
- Proposamen guztien artean 5 aukeratu, Altzan aurkeztu eta behin betikoa garatzeko orduan auzotarren ekarpenak berriro jaso.
- Udalak aukeratuko zuen proiektu irabazlea eta obren epeak zehaztu.
2013ko ekainean egin ziren elkarte eta herritarrekin lehen bi bilera irekiak ekarpenak egiteko. Beste proposamen artean ordura arteko erabilerak mantentzeko eskaera egin zuten auzotar eta elkarteek, ingurunearekin lotura izatea (Auditz Akular, hegoaldea...), aparkalekuetan izan zezakeen eragina ondo aztertzea... Lehen bileretan 100 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte, baita auzo elkarteak, kirol elkarteak...
2014 urtean herritar eta elkarteek egindako ekarpenekin ideien lehiaketa antolatu zuen Udalak: 26 proiektu aurkeztu ziren eta hauetatik 5 aukeratu ziren.
Proiektu finalistei buruzko informazioa erakusketa batean jaso zen, eta lan talde bakoitzak jendaurrean aurkeztu behar izan zituen proiektuak zenbait bileretan.
Bilera hauetan guztietan Donostia Kirolak, Proiektu eta Obrak eta Herritarren Partaidetzako ordezkari politiko eta teknikoek hartu zuten parte eta herritarren ekarpenak jaso zituzten.
2015eko urtarrilean lehiaketaren irabazlea ezagutarazi zen eta otsailean proiektua aurkeztu zuten jendaurrean eta herritarren ekarpenak jaso zituzten, behin betiko proiektuan txertatzeko. Bileran obren plangintza eta afekzioei buruz hitz egin zen ere.
Eraikinaren Kanpoko elementuek berariazko partaidetza prozesua bat izan zuten, auzotarren beharrak eta proposamenak aztertu ahal izateko.
2016 urtean, obrak hastear zeudela, iraganeko jarduera industrialaren ondorioz, amiantoz kutsatutako lurrak azaldu ziren: Udaleko departamendu ezberdinez osatutako batzorde bat antolatu zen, Eusko Jaurlaritzarekin batera, kutsatutako lur horiei irtenbide egokia emateko
Webgune bat egin zen eta hainbat bilera antolatu ziren amiantoaren inguruan egin diren jarduerei buruz informatzeko: Kiroldegia eta Harri Berri Eskolaren arteko partzela eta Larreseko Ibarra berroneratzeko lanak, Eskola barneko lorategietakoak, Sasuategi zelaian kutsatuta agertutako eremua prebentiboki ixtea...
Berroneratze ibilbide honen baitan, 2019 urtean berrekin zitzaien Kiroldegia eraikitzeko obrei eta Kiroldegia 2022 urtean zabaldu zen.
Lurren berroneratzea
Kiroldegia eta Harri Berri eskolaren arteko partzela bere onera ekartzeko lanak
Larreseko baratzak
Larreseko baratzetan amiantoa detektatu ezkero, Udalak lurralde honetan ez sartzeko neurriak hartu zituen.
Era berean lur zoroan dauden estrukturak eta materialak inbentariatzeko beharrezkoa zen azterketaren kontratazioa egin zuen. Azterketa hau funtsezkoa da, beharrezkoak izango diren neurri zuzentzaileak definitzeko.
Hurrengo dokumentuan jasotzen da aipatutako inbentarioa.
Larreseko ibarra bere onera ekartzeko obren egitea
Eskola barnean ajardinatuak zeuden zonaldetan egiten ari diren lanak
Amiantoa eta heriotzen inguruko harremana Altzan
Jarduera eremuaren planoa
Baratzetan sartzeko debekuaren ebazpena
017ko martxoaren 14an Ingurumen Osasunaren eta Iraunkortasunaren Zerbitzuak eginiko txostena jaso da, honakoa dioena:
“Atzoko polikiroldegiaren inguruetan, balizko kutsatutako zoruan, udaleko lurretan, legeztatu gabeko baratzeak daude (planoa atxekitzen da). Gaur egun, lur zoru hauen kutsadura maila neurtzen ari da eta beharrezko diren neurri zuzentzaileak erabakitzen, hori dela eta atzematen da ez dela baratzarik landu behar eremu horretan eta bertarako sarbidea debekatu behar dela.”
Hala, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 88 artikuluko 6. apartatuak ezarritakoa ikusirik, ebazpenaren arrazoitzat hartu dugu txosten hori, ebazpenaren testuari itsatsita baitoa.
Horiek horrela direla, Gune Publikoetako, Ekologiako eta Festa Jardueretako zinegotzi eskuordedunak, Gobernu Batzarrak 2015eko ekainaren 26an hartutako ebazpenaren bidez emandako eskumenak erabili eta.
EBATZI DUT
- Altzako polikiroldegiko inguruetan, hesitutako eremuan, sarbidea, baratza lanak eta edozein eratako erabilera debekatzea.
- Udaltzaingoak ebazpenaren kopia bat jakinaraziko die hesiaren barruan atzematen dituen pertsonei edo baratze bat dutela esaten dutenei Altzako polikiroldegi ondoko hesitutako eremuan.