Tronboia
Tronboi irristailuduna metalezko familiako musika tresna da. Gainerako tresnetatik bereizten da, pistoien ordez haga bat duelako, eta haga hori gora eta behera mugitzean soinu eta efektu desberdinak sortzen dituelako.
Soinua ezpainen bibrazioari esker sortzen da, airea ezpainetatik eta tronboiaren ahokotik pasatzean.
Tronboi plus
8 eta 10 urte bitarteko hasiberriek eskolan instrumentuarekin denbora gehiago eman dezaten, Atotxako egoitzan tronboi plus eskaintzen da.
Tronboi plusean, ikasleek astean ordubeteko 2 talde-saio jasotzen dituzte. Ordutegia finkoa da eta lehen 4 ikasturteetan mantentzen da.
Ordutegi honetan instrumentuko, taldeko eta musika hizkuntzako edukiak lantzen dira, eta banakako klaseak ere egiten dira tutorearekin.
Tronboi plusean matrikulatutako ikasleek ez dute musika hizkuntza egin beharrik.



