Breadcrumb
Saxofoia
Saxofoia, metalez egina egon arren, zurezko haize-instrumentuen familiako kidea da, kanaberazko mihi bakun bat baitauka, ahokoarekin brida baten bidez lotzen dena.
Forma konikoko hodia da, letoiz egina, eta hainbat tamainatako 20-23 zulo ditu. Zulo horiek kuxin-sistema baten bidez estaltzen dira; horri eragiteko, giltzak behatzekin mugitu behar dira.
Saxofoiaren soinua mihia bibraraziz sortzen da, klarinetearena bezalako ahoko batean.

Bideoak
Please enter a valid video URL.
The URL can point to any Facebook, Twitch, Vimeo or Youtube video.