2026ko deialdia: Berdintasuna

Irabazi xederik ez duten entitateentzako 2026 urteko dirulaguntzen deialdia emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko. Helburuak:

  • Emakumeen eskubideen inguruan sentsibilizatzea eta informazio hori zabaltzea.
  • Emakumeen eta pentsamendu feministaren historia berreskuratzea.
  • Ezaugarri bereziak dituzten emakumeen kolektiboen bizi baldintzak hobetzea
  • Emakumeen egoera soziopolitikoari buruzko eztabaida eta hausnarketa sustatzea, sareak sorraraztea eta horiek kudeatzen eta zuzentzeko gaitasuna sustatzea.
  • Emakumeen asozianismoa eta partaidetza sustatzea udalerriko arlo politiko, ekonomiko, sozial eta kultural guztietan.

Prozesua zein puntutan dagoen

Elkarteei Jarduerak jakinaraztea eta akatsak zuzentzea

Akatsak zuzendu behar dituzten erakundeen zerrenda eta hori egiteko izapidea gehitu dira.

Eskaerak aurkezteko epea: 2026/03/06 - 2026/04/07 (biak barne)

Berdintasuneko  dirulaguntza eskaeraren akats zuzenketa. Epea: 2026/06/12- 2026/06/25

Herri Administrazioetan Administrazio-prozedura Erkideari buruzko  urriaren 1eko 2015/39 legeak 45.1 b) artikuluan xedatzen duenez, Diru laguntza deialdiko oinarrietako 3. atalean aurreikusitako prozedurazko egintzak Udaletxeko Iragarki Taulan argitaratzea nahikoa izango da, eta ez dago eskatzaileei banan-banan jakinarazi beharrik.

Eskaerak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak akatsen bat baldin badu, edo osatu gabe baldin badago, interesatuei hamar laneguneko epea emango zaie, egintza goian aipatutako Iragarki Tauletan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, akatsak zuzendu edo falta diren dokumentuak aurkezteko. Epea amaitu eta akatsak konpondu ez badituzte, eskaera bertan behera utzi dutela joko da, eta prozedura artxibatu egingo da, 2015/39 Legearen 68. artikuluak adierazitakoarekin bat ebazpena egin ondoren.

Prozesua oraindik ez da puntu honetara iritsi
Prozesua oraindik ez da puntu honetara iritsi

Organo Izapidegilearen kontaktua

Ane Zamora (Berdintasuna)

Emakumeen Etxea - Okendo Kalea, 9, 20004 Donostia

943 483 469

ane_zamora@donostia.eus

Aldez aurretik hitzordua eskatu emailez edo telefonoz.