Kaleak eta dendak modernizatzea
MERKATARITZA
EMANDA
Merkataritza-komunitate irekia izateko berrikuntza
Dirua sartzea gure kaleak hobetzeko, gure saltokien digitalizazioa sustatzeko, denda eta etxebizitzen energia-kontsumoa hobetzeko... Herritarrek, bisitariek eta merkataritza-sektoreko eragileek hobekuntza batzuk jaso eta izango dituzte, adibidez:
- Inbertsioak bide publikoan: Antso Jakitunaren etorbidea berrurbanizatzea eta kaleko altzari adimendunak ere jartzea
- Merkataritza-sektorea digitalizatzea: Komunikazio eta salmenta elektronikoko sistemak sortzea (DSS Market Place), Smart datuak monitorizatzea eta analitika aurreratua egitea
- Iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra: Merkataritza-banaketako ‹azken miliako› eragiketak optimizatzea, hiriko energia-kontsumoan eraginkortasuna hobetzeko irtenbideak, nola salmenta-puntuan hala udalerri guztian
- Merkataritza-prestakuntza: Hizkuntzak online ikasteko plataforma, turistei kasu egiteko egokitua

Proiektuaren datuak
Aurrekontuak
|
Emandako laguntza |
|
1.354.960€ |
|
Proiektuaren aurrekontu osoa |
|
2.049.377€ |
|
Udalaren ekarpena |
|
694.417€ |