Energia berriztagarrien erkidegoak sortzeko edo dagoeneko eratuta dauden komunitateei edo jabeen erkidegoei instalazio fotovoltaikoen inbertsioetan laguntzeko dirulaguntzak-Eskabidea

Dirulaguntza, energia berriztagarrien erkidego berriak sortzea sustatzeko, eta energia-erkidegoek eta etxebizitza-eraikinen jabeen erkidegoek instalazio fotovoltaikoetan inbertitzeko.

2 dirulaguntza lerro:
    A TALDEA
    energia berriztagarrien etorkizuneko erkidego bat eratzeko beharrezkoak diren ekintzak erraztera zuzendutakoak.
    B TALDEA
    Dagoeneko eratuta dauden energia-erkidegoei eta etxebizitza-eraikinen jabeen erkidegoei laguntzekoak.

Norentzat

Donostiako udalerrian egoitza soziala eta fiskala duten elkarteak, eta irabazi asmorik gabeko kontsumo-kooperatibak eta jabeen erkidegoak.

Noiz eskatu

2025/11/28 - 2026/05/27

Beharrezko agiriak

  • Sinatzailea ez badator bat erregistroetan agertzen denarekin, izendapena egiaztatzeko dokumentazio eguneratua eskatuko zaio erakundeari, eta espedienteari erantsiko zaio.
  • Eskatutako dirulaguntzaren xede den jarduketaren aurrekontu xehatua, erakunde eskatzailearen organo eskudunak onartua, partiden arabera banakatuta eta gastuaren eta inbertsioaren partidak bereizita. Argi eta garbi bereiziko da diruz lagundu daitekeen kostua.
  • Indarrean dagoen berdintasun-plana, horrelakorik eduki behar duten erakunde onuradunen kasuan.
  • Banku- edo aurrezki-erakunde batek emandako agiria, eskatzailearen izenean dagoen kontu korronte baten titulartasuna ziurtatzen duena.


A TALDEAk, gainera:
  • Jardueraren proiektua edo memoria teknikoa. Kronograma bat eduki beharko du, proiektuaren hasiera- eta amaiera-datak adierazita.


B TALDEAk, gainera:
  • Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioaren proiektua, teknikari eskudunak sinatua.
  • Ekipoen fabrikatzailearen zehaztapen teknikoak.
  • Estatutuak, energia berriztagarriaren erkidegoak edo jabeen erkidegoak onartuta.
  • Eratutako energia berriztagarrien komunitatea gutxienez 10 pertsona fisikok eta/edo juridikok osatzen dutela egiaztatzen duen agiria.
  • Erantzukizunpeko adierazpen bat, komunitateko kideen % 85ek konexio elektrikoa Donostiako udalerrian dutela ziurtatzen duena.
  • Irabazi asmorik gabeko kontsumo-kooperatibak: kooperatibisten % 85 edo gehiago pertsona fisikoak direla egiaztatzen duen agiria.
  • Jabeen erkidegoak: jabeen erkidegoa 3 etxebizitzaz edo gehiagoz osatuta dagoela egiaztatzen duen agiria.
  • Jabeen erkidegoa: Jabekideen Erkidegoaren IFKren fotokopia, idazkari-administratzaile den pertsonak emandako agiri batekin batera. Agiri horretan jaso beharko da eskabidea sinatzen duen pertsona Jabekideen Erkidegoko lehendakaria dela eskaera egiteko unea, edo, halakorik ezean, Jabeen Batzarraren bileraren aktaren kopia, non agertzen baita presidentea aukeratu duela.

Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 6 hilabete

Legezko epea: 6 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Oinarrien laburpena GAOn argitaratzea
  2. Eskabideak jasotzea
  3. Dokumentazioa berrikustea eta akatsak zuzentzea
  4. Ebaluazioa eta behin-behineko ebazpen proposamena
  5. Alegazioak aurkezteko 10 eguneko epea
  6. Behin betiko ebazpen proposamena egitea, alegazioak aztertu ondoren
  7. Emakidaren jakinarazpena bidaltzea, eta diru laguntza ordaindu edo, hala dagokionean, ukatu izanaren berri ematea.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Osasun eta Ingurumeneko Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udal-dirulaguntzak emateko informazio pertsonala kudeatzea.

Gordetzeko epeak

Kontserbazio iraunkorra

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza DBEOren 6.1.e) artikulua - 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-Laguntzei buruzko Lege Orokorra - 2/2000 Legea, ekainaren 29koa, Bidaiariak Herri Barruan eta Herriz Kanpo Kotxez Garraiatzeko Zerbitzu Publikoa Arautzen duena.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi