Jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpena
Aurretiazko jakinarazpenaren mende zein jarduera dauden jakiteko, begiratu jakinarazpen hori egitea behar duten “jardueren zerrenda” dokumentazio atalean.
Lokalean obrak egiteko beharra baduzu, dagokion obra lizentzia eskatu beharko duzu, eta behin obrak amaituta, Udalinfon aurretiazko jakinarazpena aurkeztuko duzu.
| Informazioa: |
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- "A"- Ziurtagiria
- "B"- Prestakuntza teknikoa egiaztatzea
- "C"- Proiektu teknikoa
- "C.1." Ingurumen memoria
- "C.2." Planoak
Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Unean bertan
Legezko epea: Ez dagokio
Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio
Ez dago ez izapidetze ez ebazpen eperik.Aurretiazko jakinarazpenak eta beharrezko dokumentazioak sustatzaileari baimena ematen diote agiri horiek aurkezten diren egunetik aurrera jarduerari ekiteko.
Prozeduraren urratsak
- Aurretiazko komunikazioa eta dokumentazioa erregistratzea. Une horretatik aurrera jarduerari hasiera eman dakioke.
- Dokumentazioa egiaztatzea. Hala badagokio, zuzentzea (10 eguneko epea
egongo da hautemandako akatsak konpontzeko).
- Beharrezko dokumentazioa ekarri ezean, espedientea osatu gabe gelditzen denez, ixteko eta jarduera geldiarazteko agindua emango da.
- Dokumentazio guztia ekarri bada, jarduera ikuskatzeko zain geldituko da, eta aurrez jakinaraziko da noiz egingo duten ikuskapena udal zerbitzu teknikoek.
- Tasaren likidazioa.
Izapideen arduraduna
Araudia
20/2013 Legea, abenduaren 9koa, merkatu-batasuna bermatzeari buruzkoa
10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena
10/2015 Legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena
Bestelako informazioa
]Aurreko paragrafoan xedatutakoari eta udalaren ikuskaritza eta kontrol araudiari kalterik egin gabe, udal zerbitzu teknikoek dokumentazio teknikoa egiaztatzen dutenean, Udalak jardueran behar bezala jarduteko neurri osagarriak ezar ditzake.
Udalak egiaztatuz gero funtsezko datu, adierazpen edo dokumenturen bat ez dela zehatza edo faltsua dela, edo indarrean dagoen legedian zehaztutako baldintzak ez dituela betetzen, xedaturiko espedientea izapidetu ondoren, eskubidea erabiltzeko edo jardueran aritzeko debekua ezar dezake, gertaera horien berri duen unetik beretik, izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboen kalte gabe.
ESTABLEZIMENDUETAN ERROTULAZIOA EUSKARAZ JARTZEKO DIRULAGUNTZAK
Kanpoko eta/edo barruko errotulazioa euskaraz jartzeko, Euskara zerbitzuak dirulaguntzak ematen ditu. Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.