Arreta goiztiarra
Norentzat
- Donostian erroldatuta dagoenak.
- Nazionalitate espainiarra edo Espainian legezko egoitza daukanak.
- 5 urtez egoitza Espainian izan duenak. 5 urte horietatik bi, gutxienez, eskaera aurkeztu aurreko bi urte izan behar dira (5 urte baino gutxiagoko haurren kasuan, baldintza haurraren jagoletza eta tutoretza duen pertsonari eskatuko zaio).
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Eskaera legezko ordezkariaren bidez egiten bada, baldintza hori egiaztatzen duten agirien kopia.
- Eskaeraren oinarri den gizarte, hezkuntza edo osasun arloko txosten teknikoa.
- 5 urtetik beheitikoak, haien zaintzaileak edo haien zaintza eta babespea duten pertsonak atzerritarrak badira: Zaintzaileak edo zaintza eta babespea duen pertsonak, legezko bizilekuaren baldintza betetzen badu, atzerritarrek Estatuan edo EBn legez bizi izandako aldien ziurtagiria aurkeztu beharko du. Legezko bizilekuan 5 urte egin direla frogatu behar da, eta horietatik 2 eskaera aurkeztu aurreko bi urteak izan behar dira.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 3 hilabete
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Foru Aldundiko Balorazio Zerbitzuko profesionalek pertsonekin hitzordua hartzeko duten daten araberakoa izango da epea.Prozeduraren urratsak
- Gizarte langilearekin elkarrizketa, premiaren analisia egiteko.
- Baldintzak betetzen direla frogatzea.
- Eskabidea eta dokumentuak erregistratzea.
- Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.
- Foru Aldundiak pertsona interesdunari dei egingo dio Balorazio Unitateko bulegoetako kontsulta medikora joateko, elkarrizketa bat egiteko eta balorazio galdetegia betetzeko.
- Arreta Goiztiarreko Esku hartze lantaldeak aplikatu behar duen arreta goiztiarreko Esku hartze Sozialeko Plana erantsiko da arreta goiztiarreko gizarte zerbitzua emateko ebazpenarekin batera.
- Foru Aldundiak interesdunari jakinaraztea.
Izapideen arduraduna
Araudia
13/2016 DEKRETUA, otsailaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoan arreta goiztiarreko esku hartze integralari buruzkoa.
Datuen babesa
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
Gizarte Larrialdiak: Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00 – 22:00 eta asteburuetan 09:00 – 21:00