Fidantza edo bermea: gordailutzea eta/edo itzultzea
Nola egin fidantza edo berme baten GORDAILUA: baliabide hauen bidez:
- Eskudirutan: zenbatekoa sartzea Udaletxeko kontu korrontean; diru sarrera nork egin duen zehaztuz eta espedientearen erreferentzia adieraziz.
- Kreditu erakundeek edo elkar bermatzeko sozietateek utzitako abalen bidez.
- Aseguru entitateek emandako kauzio aseguruen
bidez.
Nola eskatu fidantza edo berme bat ITZULTZEA
- Telematikoki: "Hasi" botoia klikatuz
- Aurrez aurre: Udalinfo bulegoetan. Hitzordua eskatu.
Oharra: Fidantza itzulketa ofizioz egingo da eta, eskudirutan izan bada, bide publikoa okupatzeko baimen eskaeran adierazitako kontuan
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Eskudirutan egiten bada: diru sarreraren egiaztagiria
- Abalaren edo kauzio aseguruaren kasuan: jatorrizko justifikazio agiria, ordainketa gutuna eman duen Diruzaintza Atalean aurkeztea dokumentu hori.
Itzultzeko:
- Fidantzaren banku egiaztagiria edo abalaren kopia.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Prozeduraren urratsak
- Gordailua eskudirutan egiten bada: diru sarreraren egiaztagiria.
- Abala: kreditu-erakundeek kredituko finantza-establezimenduek edo elkarren bermerako sozietateek mailegatua, iraupen mugagabekoa izan behar duena.
- Kauzio asegurua: erakunde aseguratzaileek emandakoa.
Kauzio-abal/-aseguruaren bidez eratutako bermeak formatu elektronikoan aurkeztu ahal izango dira, dokumentua diruzaintza@donostia.eus helbide elektronikora bidalita, edo paperean, UDALINFOren bulegoetan abalaren originala aurkeztuta.
ITZULKETA
- Interesdunak bermea itzultzeko eskabidea egitea .
- Baldintzak betetzen direla egiaztatzea eta bermearen eraketa eskatu duen departamentuak txostena edo ebazpena egitea, bermea itzultzea bidezkoa den ala ez adierazteko.
- Dagokion departamentuak interesdunari jakinaraztea bermea itzuliko dela.
- Txostena/ebazpena Kontuhartzailetzara eta Kontabilitate Zuzendaritzara eramatea .
- Bermearen itzulketa Diruzaintza atalak ondorengo eran egingo du:
- Eskudirutan: zenbatekoa kontuan sartuz
- Banku abala edo kauzio asegurua:
- Formatu elektronikoan aurkeztu bada, abala ezerezteko adostasun-gutuna bidaliko da posta elektronikoz adierazitako helbide elektronikora;.
- Dokumentua paperean aurkezten bada, jatorrizkoa posta ziurtatu bidez itzuliko da espedientean ageri den helbidera, edo zuzenean eskluratu ahal izango da Diruzaintza Atalean, telefono-zenbaki hauetan: 943 481 738 - 943 481 255.
Izapideen arduraduna
Araudia
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
Diruzaintza / Tesorería:
943 481 738 - 943 481 255
Itzulketei buruzko informazio gehiago Udalinforen bulegoetan edo Diruzaintzako Atalean