Herri Erakundeen Erregistroan izena ematea

Erregistro horren helburua Donostiako erakundeei buruzko informazioa biltzea da, haiekin lankidetza harremanak izateko: zenbat erakunde dauden gure udalerrian, zein diren horien helburuak, zer esparrutan lan egiten duten, harremanetara datuak, etab.

Norentzat

Erakundeek (irabazi asmorik gabeko elkarte izaerako pertsona juridikoak), kirol klubek eta fundazio pribatuek, beren egoitza edota jarduera nagusia hirian dutenak.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Baldintza
  • Beharrezkoa da erakundea aurrez Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean nahiz beste erregistro publiko batzuetan izena emanda egotea.

Dokumentazioa
  • Eskabide orria
  • Udalarekin batera partehartzezko prozesuetan eta hiriaren interes orokorrerako jardueretan elkarlanean aritzeko konpromisoaren aitorpena.
  • Elkartearen, kirol klubaren nahiz fundazioaren estatutuak.
  • Izen ematearen egiaztagiria eta horrek Fundazio pribatuen, kirol kluben nahiz Elkarteen Erregistroan duen zenbakia.
  • Erakundeko gobernu organoko kide diren pertsonen izena eta NAN / AIZ.
  • Erakundearen egoitza soziala.
  • Indarreko urteko aurrekontua.
  • Indarreko urtean egingo diren jardueren programa.
  • Elkartekide diren pertsona kopuruaren egiaztagiria, elkarteen eta kirol kluben kasuan.
Dokumentazioa nahitaez aurkeztu behar da izena emateko, lehendik Udalari aurkeztua zaion kasuetan izan ezik.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Aste bat

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aldekoa

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidearen eta dokumentazioaren erregistroa.
  2. Dokumentazioaren zuzenketa, hala badagokio.
  3. Erakundeen erregistroan izena ematea.
  4. Erregistro zenbakia jakinaraztea (gutuna, posta elektronikoa).

Izapideen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritza Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

Erakundeak eskabide horretan zehazten diren edozein daturi buruzko aldaketak nahiz erakundearen desegiteari dagozkionak jakinarazi behar ditu.
Herri Erakundeen eskubideak:
  • Udalaren xedapen orokorren prestaketan parte hartzeko eskubidea, horien xede sozialarekin lotura duten gaiak direnean.
  • Deitzen diren eztabaida tailerretan ordezkaritza izateko eskubidea.
  • Arloko kontseiluen sorrera proposatzeko eskubidea.
  • Erakundeekin batera herritarren partaidetzan jardunbide egokiak ezartzen eta garatzen laguntzeko eskubidea.
  • Herritarrentzako balioen hezkuntzan laguntzeko eskubidea.
  • Dagokion araudian jasotzen den moduan Udalak ematen dituen sariak jasotzeko eskubidea.


Ezagutu izena emandako erakundeak

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Elkarte-izaera duten pertsona juridikoen erregistroari dagokion informazio pertsonalaren kudeaketa. Elkartze eskubidearen erregimen erregulatzaile orokorraren arabera sortutakoak, informazioa bildu eta elkarlanean aritzeko helburu izanik.

Gordetzeko epeak

Datu pertsonalak Donostiako Udal Artxiboko araudian zehaztutakoaren arabera gordeko dira eta, betiere, tratamenduarekin erlazionatuta egon daitezkeen arau-hausteen preskripzio epeen arabera.

Legitimazioa

DBOren 6.1.e) artikulua, interes publikoa edo esleitutako botere publikoen egikaritza: -2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Erakundeei buruzkoa, 17.1.30) eta 69.artikulua. -7/1985 Legearen, apirilaren 2koa, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, 25.2.ñ) artikulua.

Hartzaileak

- Interes legitimo eta zuzena adierazten duten elkart, enpresa eta partikularrak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi

Dokumentuak

Eskabidea