"Elkartrukea" nazioarteko gazte trukeak
Gazte trukeek hainbat aukera eskaintzen dizkiete gazteei: konpetentziak garatzea; gizarte gaiez gehiago kontzientziatzea; beste kultura eta bizimodu batzuk ezagutzea, nagusiki, beren gisakoen arteko ikaskuntzaren bitartez; eta elkartasuna, demokrazia eta antzerako balioak sustatzea. Hezkuntza ez-formaleko metodoen bitartez ikasten dute gazteek.
Elkartrukeak estatuz haraindiko lankidetzan oinarritzen dira, eta Europar Batasuneko edota handik kanpoko herrialdeetako bi erakunde edo gehiagoren artean egiten dira.
Jardueraren iraupena: 5 eta 21 egun artean, bidaiatzen
igarotako egunez gain.Partaide kopurua eta taldeen osaera:
gutxienez 4 partaide talde bakoitzetik (taldeko arduradunez gain). Talde
nazional bakoitzak gutxienez arduradun bat izan behar du (pertsona heldu hori
gazte elkartrukean parte hartuko duten gazteekin joango da, ikaskuntza
eraginkor bat, babesa eta segurtasuna bermatzeko). Gutxienez 16 partaide behar
dira, eta gehienez, 60 (taldeko arduradunez gain).
Elkartrukea egiteko aukerak eta haietan parte hartzeko irizpideak noizbehinka
argitaratzen dira, ikusi Europako elkartrukeen webgunea.
Norentzat
- 13 eta 30 urte arteko gazteak.
- Arau orokor gisa, lehentasuna izango dute Donostian erroldatutako pertsonek eta Gazteria Sailak antolatutako elkartrukeetan inoiz parte hartu ez dutenek.
- Hizkuntza ezaguerak eska daitezke elkartrukea egingo den herrialdearen arabera.
- Konpromisoa hartu behar da jardueraren hasieratik elkartrukearen bukaeraraino parte hartzeko.
- Sailak elkartrukea egin aurretik eta hura amaitu ostean antolatutako jardueretan eta bileretan parte hartu behar da.
- Prezio publikoa ordaindu behar da, hala badagokio.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- NAN
- Pasaportea eguneratuta: adingabekoen kasuan, pasaportea ezinbestekoa izango da NANaz gain, adinez txikiak izanik atzerrira doazelako.
- Europako Osasun Txartela
- Gazte Txartela
- Hizkuntza ziurtagiria (agiririk izan ezean, proba bat egiteko eska daiteke).
- Adingabekoek gurasoen edo tutoreen baimena behar dute.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Hilabete bat
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Eskainitako plaza kopurua baino pertsona gehiagok ematen badu izena, zozketa publiko bat egingo da partaideak aukeratzeko.Prozeduraren urratsak
- Adierazitako epean izena ematea.
- Gazteria Sailak datuak egiaztatzea.
- Zozketa publikoa egitea, eskainitako plaza kopurua baino eskaera gehiago badago.
- Zozketako emaitzak argitaratzea eta itxaron zerrenda egitea, kasua bada.
- Elkartrukean parte hartuko duten pertsonek aurretiko jarduerak eta bilerak egitea, trukea prestatzeko.
Izapideen arduraduna
Araudia
Deialdi bakoitzak bere araudia izango du.
Eusko Jaurlaritzak erakundeei eta partikularrei emandako diru laguntzak gazte
trukeak egiteko
Bestelako informazioa
- Ikasketa akademikoetako bidaiak
- Dirua irabazteko asmoa duten elkartrukeak
- Turismo gisa sailka daitezkeen elkartrukeetako jarduerak
- Jaialdiak
- Oporretako bidaiak
- Ikuskizunen birak
Informazio osagarri guztia (zozketaren emaitzak, programazioa, etab.) webgune honetan kontsultatu daiteke: www.donostia.eus/Europa
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
Udalinfo bulegoak
Eskatu hitzordua
Gazteria departamentua
- Agirre Miramon kalea, 4
- astelehenetik ostiralera, 09-14:00
- 943 481 909