Enpresak sortzeko aholkularitza zerbitzua
Zerbitzua elkarrizketa batekin hasten da. Elkarrizketa horretan, proiektuaren egoera zein den zehazten da, eta jarraitu beharreko ibilbide bat ezartzen da, ekintzailearekin batera.
Ibilbide horretan, ekintzaileak eskura izango ditu, batetik, profesional espezializatuek emango duten prestakuntza bat, eta, bestetik, negozio plan bat egiteko tutoretza; plan hori banakakoa izan ahalko da, edo talde txiki batean landuko da, proiektuen mintegi batean.
Prozesua hasi ondoren, ekintzaileak tutore bat izango du bere esku, proiektuaren segimendua egiteko, gehienez hiru hilabetez (epe hori luzatu egin ahalko da proiektuak berritzaileak edo estrategikoak badira hirirako). Hitzartutako ibilbidea amaitzean, ekintzaileak banakako aholkularitza izango du, enpresa sortzeko (altak izapidetuko dira: zerga arlokoak eta Gizarte Segurantzakoa).
Norentzat
- Pertsona fisikoak, negozio ideia bat dutenak eta enpresa bat sortu nahi dutenak Donostian.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Aste bat
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Zerbitzua hasteko epea, gutxi gorabehera, astebetekoa da.Zerbitzuen iraupena jarraitu beharreko ibilbidearen araberakoa izango da; gehienez, 4 hilabete iraun ahalko du, gutxi gorabehera.
Prozeduraren urratsak
- Zerbitzua eskatzea
- Donostiako Sustapenarekin elkarrizketa bat egitea, proiektuaren aurrerapen maila zein den ikusteko eta zer ibilbideri jarraitu erabakitzeko.
- Eskatzaileak eta Sustapenak ibilbidea baliozkotzat jotzea.
- Zerbitzua ematea
Izapideen arduraduna
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.