Etxebizitzetan obra txiki espresak egiteko lizentzia
*Ez dute inolako lizentziarik behar trenkada multzoak aldatzea edo zuloak zabaldu edo ixtea ez dakarten lanek; adibidez: barrualdea margotzea, azulejuak jartzea eta instalazioak berriztea.
| Informazioa: dokumentazio osagarria
nola bidali eskabidea egin ondoren, dokumentazioa erantsi behar baduzu, izapide honen bidez egin: Erregistro Orokorra: dokumentazioa eranstea espediente bati |
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Etxebizitzaren oinplanoak, 1:50 eskalan kotatuta (gaur egungo eta eraberritutako egoerenak), eta haren sekzio planoa, azalerak eta etxebizitza edo lokala osatzen duten gela bakoitzaren erabilerak zehaztuz.
- Obren guztizko aurrekontu xehatua, enpresa kontratistak edo teknikari eskudun batek idatzita.
- Koloretako argazki bat, kasu hauetako bat bada:
* Eraikinaren estalkia konpondu edo berritzea: estalkiaren argazkia
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Eraikin, Instalazio eta Lanen gaineko Zerga (EILZ)
** 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina
**2021eko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina
Oro har, aurrekontuaren % 5 (jo ordenantzara berezitasun guztiak ikusteko)
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Unean bertan
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aldekoa
Online egindako eskabideen kasuan, eskaera egin den orduaren arabera lizentzia egun batetik bestera eman daiteke.Prozeduraren urratsak
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
- Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea.
- Berrikusketa teknikoa
- Eskabidea onartzeko edo ukatzeko erabakia
- Interesatuari jakinaraztea
- Tasak likidatzea
Izapideen arduraduna
Araudia
314/2006 Errege Dekretua, ebatzitako Eraikuntza kode teknikoa onartzen duena
Eraikuntzako Ordenantza osagarriak
2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.