Kexa kutsadura akustikoaren eta/edo usain txarren aurrean eta neurri zuzentzaileak ezartzea

Zaratak edo usainak direla eta egindako kexa jaso ondoren, egiaztatu egin behar da badela halakorik. Horretarako, halakorik sumatzen duenean, kaltetutako auzotarrak Udaltzaingoari deitu behar dio (092 telefonora), eta horri buruzko txostena eskatu. Etxebizitzaren barruan eragozpen horiek badirela egiaztatzen bada, neurri zuzentzaileak har ditzan eskatzeko espediente bat irekiko zaio establezimenduari, eragozpen horiek desagerraraz ditzan.

Norentzat

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 3 hilabete

Legezko epea: 6 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Auzokidearen deia jaso orduko egingo du ikuskapena Udaltzaingoak.

Prozeduraren urratsak

  1. Kexa erregistratzen da.
  2. Kexa Udaltzaingoari helarazten zaio, egiaztatu eta ikuskapena egin dezan, eta, gero, akta batean jaso ditzan zaraten edo usainen neurketak.
  3. Udaltzaingoaren akta aztertu eta gero, ingeniaritza sailak ezartzen du positiboa edo negatiboa den. Positiboa bada, Ingurumeneko Lege Zerbitzuak neurri zuzentzaileak hartzeko eskatzen dio establezimenduari, eragozpen horiek desager daitezen.
  4. Ebazpena egin eta neurri zuzentzaileen berri ematen zaio interesdun pertsonari edo jardueraren arduradunari.
  5. Espedientea artxibatzen da, eragozpenak desagertu direla egiaztatu eta gero.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Osasun eta Ingurumeneko Zuzendaritza

Araudia

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udal-ordenantzetan eta Udalaren gainerako araudi erregulatzaileetan tipifikatutako arau-hausteen ondorioz irekitako zehapen-prozedurak kudeatzea eta kontrolatzea.

Gordetzeko epeak

Bulegoko artxibotik erabateko ezabatzea 5 urtetan behin prozesua amaituta.

Legitimazioa

Betekizun legala betetzea DBEOren 6.1.e) artikulua: -Apirilaren 24ko 8/2003 Legea, Animalien Osasunari buruzkoa - 9/2022 Legea, ekainaren 30ekoa, etxeko animaliak babesteari buruzkoa - 1/2023 Legea, martxoaren 16koa, Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzkoa - 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena - 213/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa - Azaroaren 17ko 37/2003 Legea, Zaratari buruzkoa - 6/2015 Legegintza Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala

Telefonoz
Udal!nfo telefonoak

Udaltzaingoa/Guardia Municipal: 092

Dokumentuak

Eskaera