Joko Garbia: jardueretarako txartela
Parte Zaharreko hondakinak biltzeko plan bereziak hondakinak bereiztera eta hondakin organikoak Udalak ezarri duen moduan uztera behartzen ditu zenbait jarduera. Jarduera horien txartelekin ezingo dira erabili auzoan etxebizitzetako erabilerarako jarritako edukiontziak.
Norentzat
- Merkataritzako eta ostalaritzako establezimendu guztiak, bai eta hondakin organikoak sortzen dituen bestelako edozein establezimendu ere
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Establezimenduaren datu orokorrak:
- Establezimenduaren izena.
- Establezimenduaren titularrak.
- Jarduera mota.
- IFK.
- Helbidea.
- Kontu korronte zenbakia.
- Telefonoa eta/edo emaila.
- Harremanetarako pertsona.
- Jarduera mota eta jarduerak sortzen duen hondakin organiko kantitatea zehaztea.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 10 egun
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Epea txartela eskatzen denean hasten da eta jasotzean amaitzen da.Prozeduraren urratsak
- Eskabidea erregistratzea.
- Txartela jasotzeko abisua ematea.
- Txartela eta poltsak Hiri Zerbitzuen bulegoan jasotzea
Araudia
Hiri hondakinak jasotzeko ordenantza
22/2011 Legea, uztailaren 28koa, hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzkoa
Bestelako informazioa
* Hiri Zerbitzuak poltsak entregatzeko planean sartuko du zure jarduera. Poltsak emate hori, oraingo aurreikuspenaren arabera, urtean bi aldiz egingo da. Udalak entregatu behar dituen poltsen kopurua aldatu behar izanez gero, aparteko poltsak eskuratzeko, Hiri Zerbitzuen bulegoetara jo behar duzu eta han establezimenduaren txartela aurkeztu.
*Txartela galduz gero edo txartelak gaizki funtzionatuz gero, kopia bat eskatu ahal izango da bai Hiri Zerbitzuen bulegoan bai telefonoz.
Informazio gehiago
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
943 481 038