Galdutako objetuak
Norentzat
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Objektuaren jabetza egiazta dezakeen edozein dokumentu
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Unean bertan
Legezko epea: 2 urte
Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio
Entregatzen denetik 2 urte igaro direnean jabea agertu izango ez balitz, topatu duenak eskatu ahal izango duProzeduraren urratsak
- Galdutako objektua Udaltzaingoaren bulegoetan entregatzea
- Entrega egiten duenaren datuak jasotzea
- Objektua datu basean jasotzea
- Kasuan kasu, objektuaren argazkia webgunean jasotzea
- Objektuak jabea identifikatu ahal izateko aukera ematen badu, Udaltzaingoa harekin harremanetan jarriko da
- Objektua jabeari entregatzea
- 2 urteko epean objektua inork erreklamatzen ez badu, topatu zuenari entregatuko zaio
Izapideen arduraduna
Araudia
1889ko uztailaren 24ko Errege Dekretua, Kode Zibilarena
10/1995 Lege Organikoa, Zigor Kodeari buruzkoa
Ikusi Kode Zibileko 615. eta 616. artikuluak
Bestelako informazioa
- *Argazkiak dituen onlineko katalogo bat dago, egunero eguneratzen dena, galdutako gauzak topatu ahal izateko
*Ikus Galduriko Objetuak webgunea
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
- Morlans biribilgunea, 1
- Egunero, jaiak barne, eguneko 24 orduetan