Gaztelekuetan eta Haurtxokoetan izena ematea

Gaztelekuak
Donostiako Gaztelekuetan, 12 eta 17 urte arteko gazteek aukera dute beren denbora libreaz beste modu batera gozatzeko. Horretarako, hainbat gune eta jarduera eskaintzen zaizkie. Infor mazio gehiago

Haurtxokoak
Eremu hauek 5 eta 11 urte arteko umeentzat dira, eta hainbat jarduera egin daitezke bertan. Infor mazio gehiago

Jarduera bereziak
Bai Gaztelekuetan bai Haurtxokoetan egiten diren jarduera berezietan parte hartzeko izena ematea.

Norentzat

Gaztelekuak: 12 eta 17 urte arteko donostiar gazteak (Lehen Hezkuntzako 6. mailatik aurrerakoak)
Haurtxokoak: 5 eta 11 urte arteko umeak (Haur Hezkuntzako azken mailatik Lehen Hezkuntzako 5. mailara

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Izena emateko orria bete, eta joan nahi den Gaztelekura edo Haurtxokora eraman behar da, betiere gurasoen baimenarekin.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Unean bertan

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aldekoa

Prozeduraren urratsak

  1. Izena emateko orria betetzea.
  2. Izena emateko orria joan nahi den Gaztelekuan edo Haurtxokoan entregatzea.
  3. Datuak egiaztatzea eta izena eman dela baieztatzea.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzua

Bestelako informazioa

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Ikastaro, kurso eta bestelako jarduerekin loturiko informazio pertsonalaren eta horietan izen emateari lotutako datu pertsonalen kudeaketa.

Gordetzeko epeak

Datu pertsonalak Donostiako Udal Artxiboko araudian zehaztutakoaren arabera gordeko dira eta, betiere, tratamenduarekin erlazionatuta egon daitezkeen arau-hausteen preskripzio epeen arabera. ZEHAZTEKO

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, Interes publikoa edo esleitutako botere publikoen egikaritza: -DBEOren 9.2.a) artikulua, Interesdunaren berariazko baimena. -DBEOren 9.2.a) artikulua, legezko ordezkariaren adostasuna. -DBEOren 6.1.a) artikulua, adintxikikoaren ordezkari legalaren adostasuna. -2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeena, 15 artikulua. -2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeena, 17.1.28) eta 36) artikuluak. -2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeena, 17.1.27) artikulua. -2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeena, 17.1.37) artikulua. -26/2015 Legea, uztailaren 28koa, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duena.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Presentziala
Eskaera joan nahi den Gaztelekuan edo Haurtxokoan entregatu.
Gaztelekuen zerrenda

Haurtxokoen zerrenda