Obra handiekin lotutako obrak eta lanak gauez eta jaiegunetan egiteko baimena

Beharrizan teknikoengatik edo mugikortasunagatik eraikinen, azpiegituren eta abarren eraikuntza, konponketa edo eraiste obrak eta lanak ezin badira ohiko ordutegian egin (astegunak 8:00etatik 20:00etara), gauez edo jaiegunetan egiteko baimena eman ahal izango da, betiere finkatutako ordutegian egin ezinaren arrazoia justifikatzen bada.

Norentzat

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 4 egun

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea
  3. Txosten tekniko eta/edo juridikoa
  4. Onarpena edo ukapena ebaztea

Izapideen arduraduna

Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza

Araudia

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udalak bere eskumenen esparruan emandako mota guztietako lizentziak, baimenak, erantzukizunpeko adierazpenak eta baimenak kudeatu eta kontrolatzea.

Gordetzeko epeak

Kontserbatzio iraunkorra. Salbuespenak: Obra espresak: Izapide administratiboak amaitu direnetik, erabateko ezabatzea 10 urtetan.

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza DBEOren 6.1.e) artikulua: -Apirilaren 7ko 2/2016 Legearen, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.9 artikulua. -Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena, 25.2.a) artikulua. - 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa -7/2015 Legegintzanko Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hiri Zaharberitzeari buruzko legearen testu bategina onartze duena. - 1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24Koa, Eraikuntzako Obretako Segurtasuneko eta Osasuneko Gutxieneko Xedapenak ezartzen dituena. -314/2006 Errege Dekretua, Eraikuntza Kode Teknikoa onartzen duena. - Otsailaren 27ko, 3/1998 Legea, Ingurugiroa Babesteko Euskadiko Lege Orokorra.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Eskatu hitzordua
943 48 38 38
Dokumentuak

Eskaera