Udalaren garaje plazak errentan hartzeko eskaera
- Maria Dolores Goia plaza, 1-7
- Mons pasealekua, 89-93
- Zarategi pasealekua, 74-76-78
- Lasarte plaza
- Txirrita Bertsolariaren pasealekua, 22
- Larratxo pasealekua, 44
- Pagola (Oriamendi Pasealeku) 18-20
- Pagola (Pº Bascongada ) 1-7
- Munto Goiko Galtzada Berri 8-14
- Puio/ Katalina de Eleizegi, 36-48
Plazak esleitzen dira aurkeztutako eskabideen ordenaren arabera. Errentamendu kontratuak urtebeteko iraunaldia izango du, garaje plaza entregatzen den egunetik zenbatzen hasita, eta epe hori luza daiteke.
Norentzat
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Kontratua sinatzeko unean, agiri huek aurkeztu behar dira:
- Eskatzailearen NANa
- Zirkulazio baimena
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
- Maria Dolores Goia plaza 1-7: 54,62 euro (BEZa barnean hartuta), komunitate gastuak aparte
- Mons pasealekua 87-89-91-93: 54,62 euro (BEZa barnean hartuta), komunitate gastuak aparte
- Zarategi pasealekua, 74-76-78: 54,62 euro (BEZa barnean hartuta), komunitate gasturik gabe
- Lasarte plaza: 49,78 eurotik hasi eta 99,54 eurora arte (BEZa barnean hartuta), komunitate gastuak aparte
- Txirrita Bertsolariaren pasealekua 22: 97,88 eurotik hasi eta 108,15 eurora arte (BEZa eta komunitate gastuak barnean hartuta)
- Larratxo pasealekua, 44:
- Motorrak: 41,83 euro (BEZa barnean hartuta), komunitate gastuak aparte
- Autoak: 72,90 eurotik hasi eta 81,41 eurora arte (BEZa barnean hartuta), komunitate gastuak aparte
- Pagola. Pº Bascongada, 1-7: 60,00 euro (BEZ eta komunitate gastuak barnean hartuta)
- Pagola. Oriamendi 18-20 y Andoain 46: 85,00 euro (garaje plaza bakarrik) eta 100 euro (garaje plaza + trastelekua) eta 45 euro (trastelekua), hiru kasuetan BEZ eta komunitate gastuak barnean hartuta
- Munto/Goiko Galtzara, 8-14: 75,00 eurotik hasi eta 85 eurora arte (BEZ eta komunitate gastuak barnean hartuta)
- Katalina Eleizegi, 36-48: Garajea itxita 90,00 euro (BEZ eta komunitate gastuak barnean hartuta)
Fidantza 35€ko da, urrutiko kontrolagailua ordaintzeko zenbatekoa.
Jarri behar den fidantza da hilabeteko errenta eta urrutiko kontrola eta giltzak ordaintzeko zenbatekoa.
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 7 egun
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Garaje plazak esleitzeko epea libre dauden plazen araberakoa izango da. Adierazitako epeak garajeak libre dauden kasuetarako kalkulatu dira.Prozeduraren urratsak
- Eskabidea erregistratzea
- Datuak egiaztatzea
- Plaza esleitzea; edo, hala badagokio, itxarote-zerrendan sartzea
- Agiriak aurkeztea eta datuak egiaztatzea
- Errentamendu kontratua sinatzea eta fidantza jartzea
- Errenta hilero ordaintzea
Araudia
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.