Etxebizitza pribatu hutsa alokatzeko eskaera (Alokabide)
Eskuragai dauden etxebizitzen artean maizterren beharretara egokitzen dena bilatzeaz arduratzen da erakundea, etxebizitzaren ezaugarriak eta prezioa kontuan hartuta.
Etxebizitza alokatu ostean, erakundea arduratzen da kontratua formalizatzeko lanak egiteaz, baita jabearen eta maizterren arteko geroko bitartekaritzaz ere. Kontratuaren iraunaldian sor daitezkeen gorabehera orotan lehen hizketakidea eta bitartekaria izango da.
Argibide gehiago
Norentzat
- Baldintzak ikusi hemen
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Kontratua sinatu aurretik aurkeztu beharreko agiriak:
- Lan kontratu finkoa badu eta abalik behar ez badu:
- NANa edo identifikazio agiria.
- Lan kontratu finkoa
- Azken hiru nominak
- Banku kontuaren nazioarteko zenbakia (IBAN)
- Lan kontratu finkorik ez badu eta hirugarren baten abala behar
badu:
- Maizter izango denaren NANa edo identifikazio agiria
- Abal emailearen NANa edo identifikazio agiria
- Abal emailearen higiezinaren informazio orri soila, jabetza erregistroak emana; bestela, lan kontratu finkoa eta azken hiru nominak.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 2 egun
Legezko epea: Ez dagokio
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Webgunearen bidez egindako etxebizitza eskaerak berehala erregistratzen dira.Erakundeak, programa informatiko baten bidez, eskuragarri dauden etxebizitzak esleitzen dizkie maizterrei, alderdi hauek kontuan hartuta: antzinatasuna, ordaindu dezaketen errenta, eta eskatutako etxebizitzaren ezaugarriak. Esleitzeko epea, berriz, arestian aipatutako baldintzen araberakoa izango da.
Prozeduraren urratsak
- Eskabidea erregistratzea
- Alokabiden etxebizitza eskatzaile gisa izen ematea
- Eskatzailearen beharren araberako etxebizitza alokairuan hartzeko hautatzea
- Etxebizitza ikusteko hitzordua jartzea eta 24 orduko epea ematea erantzuteko
- Interesdunak etxebizitza onartzea
- Dokumentuak aurkeztea
- Etxegintzak egiaztatzea baldintzak betetzen direla
- Jabeak eta maizterrak errentamendu kontratua sinatzea, baita abala ere, hala badagokio
- Giltzak ematea
- Jabeari fidantza ematea
Araudia
3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena.
1889ko uztailaren 24ko Errege Dekretua, Kode Zibilarena
Bestelako informazioa
Kontratua amaitu baino bi hilabete lehenago, errentatzaileari eta maizterrari eskatzen zaie kontratua luzatzea ala amaitzea nahi duten adierazteko. Amaitzea erabakiz gero, etxebizitza ikuskatzen da, detektatutako akatsak konpontzeko proposamena egiten da, halakorik balego, eta azkenik, dagokion fidantza likidatzen da.
Eskabideek lau urteko iraunaldia dute. Epe hori igaro ostean, eskatzaileak eguneratzen ez badu, baja ematen zaio ofizioz.
Ohiko galderak
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.