Postua eskatzea Bigarren Eskuko Azokan: Donostiatruk

Donostiatruk bigarren eskuko azoka da, Donostiako udal gobernuko Ingurumen Zuzendaritzak antolatutakoa.

Hauek ditu helburu:
  • Herritarrei erraztea erabilitako objektuak berrerabil ditzaten.
  • Berrerabileraren eta hondakinen prebentzioaren filosofia eta praktika sustatzea.
  • Bigarren eskuko azokei prestigioa ematea.

Azoka hilero egiten da, larunbat batean, 10:00etatik 14:00etara bitartean

Informazio gehiago Donostiatruki buruz

Norentzat

Herritarrak oro har
  • Elkarteak, ikastetxeak eta Donostian erregistratutako herri entitateak (guztiak irabazi asmorik gabekoak)
Ikus Donostiatruken parte hartzeko arauak

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Izena aurrez eman behar da, dagokion inprimakia beteta.
Postua esleituta duten pertsonek baliozko identifikazioa aurkeztu behar dute azoka egunean.
Lehen aldiz parte hartzean, nortasun agiri nazionalaren kopia bat eman behar da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Postua jartzea doakoa da.

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea: azoka bakoitzerako izena emateko epea azoka baino astebete lehenago amaitzen da (ostiraleko 14:00ak arte telefonoz egiten bada eta igandeko 00:00ak arte Internet bidez egiten bada).
  2. Izena eman duten pertsona guztiei jakinarazten zaie posturik esleitu zaien edo ez, azoka asteko asteazkena baino lehen.
  3. Azokan parte hartuko dela berretsi behar da, azoka asteko osteguna baino lehen.
  4. Azoka egunean, partaideei harrera egiten zaie, 09:00etatik 10:00etara bitartean. Posturen bat esleituta duten guztiek arduradunarengana jo, identifikatu (NAN erakutsi) eta arauen onarpen orria sinatu behar dute. Hark erakutsiko die zer leku dagokien.
  5. Azoka 14:00etan amaitzen da. Ondoren, eramandako guztia jaso behar da. Parte hartzaile guztiek lagundu behar dute, modu aktiboan, azoka eremua garbi uzteko.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Osasun eta Ingurumeneko Zuzendaritza

Bestelako informazioa

*Norbanakoen kasuan, pertsona bakarrak eman dezake izena helbide bakoitzeko.
*Bigarren eskuko azokak badu on-line bertsioa: ikus DONOSTIATRUK azoka birtuala

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udalak kontsumoaren, merkataritzaren eta merkatuen arloan dituen eskumenen esparruan egindako prozedurak eta jarduerak kudeatzea eta kontrolatzea, Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa, merkataritza-jardueraren erregulazioa, udal-merkatuak eta kaleko salmenta barne.

Gordetzeko epeak

5 urte

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza DBEOren 6.1.e) artikulua: - 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, 2007ko azaroaren 16koa, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen Testu Bategina onesten duena - Uztailaren 1eko, 142/2014 Dekretua, Kontsumoko erreklamazio-orriei eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kexa, erreklamazio eta salaketei erantzuteko prozedurari buruzkoa. - Martxoaren 27ko, 3/2014 Legea Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen Testu Bategina aldatzen duena, azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuak onartua - Urtarrilaren 29ko, 58/1988 Errege Dekretua, kontsumitzaileen eskubideak etxeko tresnen konponketa zerbitzuan babesteari buruzkoa

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Telefonoz
943 483 390

Zerikusia duten izapide nabarmenak