Berraztertze errekurtsoak zerga arloan

Berraztertze errekurtsoak prozedurako bi une ezberdinetan aurkeztu daitezke:

Borondatezko ordainketaren epean
Zergen eta tasen likidazioaren/jasotzearen aurkako errekurtsoa, zerga onurak ematearen edo ukatzearen aurkako errekurtsoa eta errolda fiskalen onarpenaren egintzen aurkako errekurtsoa.
Ordainarazteko epean

Premiamendu probidentzia baten edo bahitura jarduketa baten aurkako errekurtsoa. Prozedura betearazlearen egintzen aurkako errekurtsoak dira, tasatutako arrazoi batzuk direla eta (2/2005 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorraren, 171. eta 174. artikuluetako arrazoiak).

Norentzat

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Eskabide inprimakiaIdentifikazio dokumentua: NAN / AIZ
  • Errekurtsoaren idatzia eta errekurtso egileari egoki irizten dion dokumentazioa, errekurtsoaren oinarrizko arrazoiak egiaztatuz.
  • Ordezkariak aurkezten badu: ordezkaritzaren dokumentua eta NAN fotokopia edo horren ordezko identifikazio dokumentua.
  • Pertsona juridikoen kasuan, ordezkaritzaren boterea egilesten duten eskrituren bidez egiaztatuko da ordezkaritza hori.

Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Hilabete bat

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Errekurtsoa erregistratzea
  2. Kobrantza epea etetea (ordainagirien helbideratze orokor bat badago)
  3. Alegaturiko egitateak egiaztatzea
  4. Txosten teknikoa
  5. Baiespena edo ezespena ebaztea
  6. Interesdunari jakinaraztea
  7. Ordainagiriak zuzentzea, hala badagokio

Izapideen arduraduna

Departamentua: Finantza Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udaleko zerga-kudeaketan zergadunen jarduerei, eragiketei, jakinarazpenei eta eskariei, iradokizunei eta kexei buruzko informazio pertsonala kudeatzea.

Gordetzeko epeak

Erabateko ezabatzea 10 urte

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, botere publikoaren egikaritza: -Uztailaren 5eko, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergaren 14/1989 Foru Araua. -Uztailaren 5eko 11/1989, Gipzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Arau Forala. -Uztailaren 5eko 12/1989 Foru Araua, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzkoa. -Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza. -Uztailaren 5eko Hirilurren Balioaren Gehikuntzen gaineko Zergari buruzko 16/1989 Foru Araua. -Abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onartzen duena. DBEOren 6.1.c) artikulua, lege betekizuna betetzea: - Martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretua, Toki-Ogasunen Legearen Testu Bategina onartzen duena - Martxoaren 8ko 2/2005 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga Arautegiari Buruzkoa - Irailaren 26ko 41/2006 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorra, Egintzak Administrazio Bidetik Berrikusteari dagokionez, garatzeko Erregelamendua onartzen duena - Donostiako Udalaren Ordenantza, Zergak eta Zuzenbide Publikoaren araberako bestelako Sarrerak Biltzeari buruzkoa

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Dokumentuak

Eskabidea