Ikasleentzako praktikak udaletxean

Ikasleek udalean laneko praktikak eta karrera amaierako proiektuak egiteko eskaera
Unibertsitateko ikasleek zein Lanbide Heziketako Prestakuntza Zikloetako ikasleek egin dezakete eskaera

Norentzat

  • Ikastetxeetako ordezkariak edo ikastetxeetako ordezkarien onespena duten ikasleak

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Eskaera ikastetxeek egiteko:
  • Praktiketako ikaslearen curriculum vitaea
  • Praktiketako prestakuntza proiektua: hezkuntza helburuak eta garatu beharreko jarduerak
  • Ikastetxearen eta udalaren arteko lankidetza hitzarmena

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ikasleen partaidetza doakoa da eta Donostiako Udalak ikasketetarako poltsa edo laguntza bat emango dio ikasle bakoitzari praktikak egiteak sortutako gastuei aurre egiteko. Laguntza horren zenbatekoa praktiketan emandako hilabete bakoitzeko 100 €-koa izango da. Ikasleak eskatu beharko du laguntza hori praktikaldia amaitzean eta ordainketa bakarrean emango da praktikak prestakuntza proiektuaren arabera garatu direnean, betiere.

Prozeduraren urratsak

  1. Ikastetxeak edo ikasleak eskaera aurkeztea
  2. Pertsonen Zuzendaritza eskaerarekin lotura izan dezaketen udal unitateetako arduradunekin harremanetan jartzea
  3. Ikaslea onartzeko aukerarik baldin bada, ikastetxearekin hitzarmena sinatzea aldez aurretik egina ez bada eta ikastetxeari ikasleei buruzko datuak eskatzea
  4. Dagokion udal unitateko praktiketako irakaslea izendatzea
  5. Ikasleak eta irakasleak hitzarmena eta praktikak onartzeko dokumentua formalizatzea eta istripuetarako asegurua sinatzea, halakorik ez badute
  6. Praktikaldia garatzea
  7. Praktiketako irakasleak amaierako txostena prestatzea eta tutoreari eta ikasleari igortzea
  8. Praktikak amaitzean, udalak ziurtagiria ematea praktiketan emandako orduak eta garatutako eginkizunak adierazita
  9. Ikasleak ikasketetarako poltsa edo laguntza ordaintzeko eskatzea
  10. Laguntza emateko aldeko edo kontrako ebazpena
  11. Interesdunari jakinaraztea
  12. Kasuan kasu, laguntza ematea

Izapideen arduraduna

Departamentua: Pertsonak Kudeatzeko Zuzendaritza

Araudia

Ikusi Unibertsitateko eta Prestakuntza Zikloetako ikasleentzako programen oinarri arautzaileak

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udalaren zerbitzura dauden langileen datuak kudeatzea eta kontrolatzea, honako hauek barne: ordainsariak, baimenak eta oporrak, bateraezintasunak, ordutegi-kontrola, hautaketa-prozesuak eta lanpostuak betetzeko prozesuak, ordu sindikalen kudeaketa, ordutegi-kontrola, lan-absentismoa, bajak, erretiroak eta lan-bizitzako gainerako gorabeherak.

Gordetzeko epeak

Kontserbazio iraunkorra: 003 Kodea (Langileen espedientea) 005 Kodea (Erretiratzearen espedientea) 008 Kodea (Funtzionario eta langileen diziplina-espedienteak) 014 Kodea (Zerbitzu ematearen espedientea) 016 Kodea (Nominen zerrenda) 5 urte iragan eta gero, erabat deuseztatzea bulegoko artxiboan, egiaztagiriak izan ezik; hauek Langileen espedientean artxibatuko lirateke. 004 Kodea (Langileak prestatzeko espedientea). Dokumentuei dagokien urte naturala amaitu eta 2 urte iragan eta gero, erabat deuseztatzea bulegoko artxiboan. 002 Kodea (Baimenen, lizentzien eta oporren espedientea). Erabat deuseztatzea administrazioan erabiltzeko duten balioa amaitzen zaienean, baldin eta nominen zerrendak betiko mantentzen badira. 007 Kodea (Nominaren aldaketen espedientea). Erabat deuseztatzea dokumentuaren datatik 53 urte iragandakoan: 009 Kodea (Kitapenak Mutualitateari) eta 010 Kodea (TC1 eta TC2 kitapenak). Partzialki deuseztatzea, eskaera, baimena ematen duen dokumentua eta itzultzeari buruzkoa izan ezik; hauek Langileen espedientean sartuko dira. 011 Kodea (Lan-eszedentzia eskatzea). Dokumentuei dagokien urte naturala amaitu eta 2 urte iragan eta gero erabat deuseztatzea bulegoko artxiboan, diziplina-espedienteren bat edo bestelako prozeduraren bat sortu dutenak izan ezik; hauek hasitako prozedurak amaitu arte gordeko dira. 012 Kodea (Ordutegi-kontrolaren espedientea). Erabat deuseztatzea dagokien aurrekontu-ekitaldia itxi eta 10 urte iragan eta gero. 013 Kodea (PFEZaren kitapenak). Espedientea itxi eta 5 urte iragan eta gero, erabat deuseztatzea bulegoko artxiboan. 015 Kodea (Kontsumorako maileguen espedientea).

Legitimazioa

DBEOren 6.1.b) artikulua: tratamendua beharrezkoa da interesduna alderdi den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunak hala eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko. DBEOren 6.1.c) artikulua: tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren ardunadunari aplikatu beharreko legezko betebehar bat betetzeko. Batzuetan, baimena beharko da jarduketak egiteko, DBEOren 6.1 a) artikuluaren arabera: eragindako pertsonen baimena. - 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. - 11/2022 Legea, abenduaren 1ekoa, Euskal Enplegu Publikoari buruzkoa. - 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. - 315/1964 Dekretua, otsailaren 7koa, Estatuko Funtzionario Zibilen Lege Artikulatua onartzen duena. - 1952ko maiatzaren 30eko Dekretua, Toki Administrazioko Funtzionarioen Araudiaren testua onartzen duena.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala

Beste batzuk
plangintzaetagarapena@donostia.eus